Skip Navigation
Software Libre Zalantzak

Software librearen inguruko zalantzak eta eztabaidak gauzatzeko gunea, euskaraz.


Foro hau txaten luzapena da (biak elkarrekin lotuta daude):

Members
2
Posts
50
Active Today
1
Created
4 yr. ago
  • Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
    izaro @lemmy.eus

    Laguntza teknikoa Software Librean EHn

    Galdera fedibertsoari: Ba al dago enpresarik Euskal Herrian (Gipuzkoan bada hobe) #GNULinux-en asistentzia teknikoa ematen duenik? GGKE batzuk dabilzkit galdezka, ze kontratatu nahiko lukete, baina ez dut ideiarik.... Enpresa ez bada autonomo batek ere balio dezake! Ezagutzen norbait?

  • Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
    Porru @lemmy.eus

    Azala, aurkibidea eta lehen orri gisa edukia | LibreOffice Writer

    Writer (ODT) dokumentu batean edukia eta orrien zenbakitzea hirugarren orritik hasteko argibideak, alegia, aurretik azalarentzat eta aurkibidearentzat orrialde bana utzita:

    1. Kurtsorea edukiaren lehen orrian: F11 > Orrialde-estiloak (laugarren ikurra): klik bikoitza "Lehen orrialdea" estiloan
    2. "Lehen orria" estiloa Aldatu... > Antolatzailea: Hurrengo estiloa = Indizea
    3. Txertatu > Jauzi gehiago > Eskuzko jauzia: Orrialde-estiloa = Indizea
    4. "Indizea" estiloa Aldatu... > Antolatzailea: Hurrengo estiloa = Orrialde-estilo lehenetsia
    5. Txertatu > Jauzi gehiago > Eskuzko jauzia: Orrialde-estiloa = orr.-estilo lehenetsia; Aldatu orrialde zenbakia = 1
  • Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
    Porru @lemmy.eus

    yt-dlp eta Kid3 musika deskargatu eta metadatuak jartzeko

    Beharrezko programak:

    • yt-dlp
    • rename (Arch-en perl-rename)
    • kid3
    1. Youtuben erreprodukzio zerrendaren esteka kopiatu, adibidez Joseba Tapiaren Agur Intxorta Maite: https://www.youtube.com/playlist?list=OLAK5uy_k6Vqj16CkZYUHfQh0Zn2jOHl_fb-IK87c
    2. Begiratu zein urtekoa den bilduma
    3. Terminalean hau idatzi:
      yt-dlp -P "~/Musika/Joseba Tapia/2001 - Agur Intxorta Maite" --extract-audio --audio-format mp3 --audio-quality 0 "https://www.youtube.com/playlist?list=OLAK5uy_k6Vqj16CkZYUHfQh0Zn2jOHl_fb-IK87c"

    Aldagaiak:

    • -P "~/Musika/EGILEA/URTEA - BILDUMA"
    • bukaeran, zerrendaren esteka kakotsa bikoitz artean
    • beste aldagaiak bere horretan utzi
    1. Behin deskargatuta, bildumaren azala deskargatu eta karpetan bertan utzi, JPG formatuan adibidez.
    2. Terminalean hau exekutatu, deskargatutakoen izena ondo jartzeko (bukaeran duen kodea kentzeko):
      cd Deskargarako/Helburu/Karpetaren/Bidea
      perl-rename 's/ \[.{11}]//' *.mp31
    3. Eskuz gehitu kanta bakoitzaren zerrenda-zenba
  • Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
    Porru @lemmy.eus

    Jellymission Raspberryan

    Raspberry Pi 3 B+ batean Transmission, torrent bezeroa, ta Jellyfin, ikusentzunezkoentzako plataforma/webgunea, nola prest jarri azalduko det hemen.

    1

    MicroSD txartelan Raspbian sistema idatzi.
    Hemen deskargatu det ta MultiWriter programakin idatzi det; noski, beste ordenagailu batean sartuta txartela.

    2

    Txartela atera ta Raspberryan sartu. HDMIz pantaila batera konektatu, sare-kable batez sarera, teklatu bat atxiki ta behintzat 2.0 A-ko USB kargagailu batekin elikatu.
    Pantailan agertzen diren konfigurazioei jarraitu, teklatu-aldaera aukeratzeko; gero, erabiltzaile-izena eta pasahitza sortu.
    Sartu sudo raspi-config eta bertan,
    3 Interface Options > I2 SSH gaitu, SSH bidez gailura konektatu ahal izateko.

    3

    Etxeko sarean IP finkoa ezartzeko, gida hau jarraitu: https://www.luisllamas.es/raspberry-pi-ip-estatica/
    sudo nano /etc/dhcpcd.conf eta

  • Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
    mikelgs @lemmy.eus

    USB batean Linux instalatzea (persistentziarekin)

    Kaixo!

    Olentzerok 128 GBeko USB on bat oparitu zidan eta Gabonetako oporretan lan pixka bat egiten ibili gara. Nire linuxero eta, batez ere, katxarrero maila baxurako lorpen handia izan da. Asko ahaldundu gara etxean.

    Lehenengo LuberriLinux orritik ISO irudia normal deskargatu eta USB arrunt batera pasa nuen. Ordenagailua hortik abiatu, pendrive berria ere sartu, eta instalazioa bertara egin nahi nuen, honela:

    Baina EFI partizio horrek zalantza sortzen zidan, edo errorea... total, ez nuela lortzen. Hurrengo proba hau izan zen:

    Baina horrek ere (/boot partizioa egin zezan eskatzeak) errorea ematen zidan. Ez dut ohiturarik modu honetan linux instalatzeko, beti esan izan diot "Hustu diskoa eta jarri linux".

    Hala ere,

  • Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
    mikelgs @lemmy.eus
    1. SLJ Gasteiz (2022ko azaroa)

    Kaixo!

    Kosta zaio iristea, baina hemen dago 2022ko azaroko Software Libre Jaiaren akta. Oraingoan Gasteizen egin genuen, BioAlai izeneko bazkide kooperatibaren lokalean. Produktu ekologikoak saltzen dituen supermerkatua da eta beraien lokaleko eremu soziala erabiltzen utzi ziguten.

    Lehen saioa larunbat goizez egin genuen, gaztelaniaz, eta hiru bazkide etorri ziren beraien zalantzak argitzera:

    Elena: hurrengo baterako ordenagailuari Linux jartzea zer den ulertu zuen, eta bitartean trantsizioak egiten hasteko Photoshop beharrean Gimp gehiago erabiltzen hasiko dela esan zuen (dagoeneko ezagutzen zuen; Libreoffice ere erabiltzen du dagoeneko).

    Blanca: bere mac ordenagailu eramangarri zaharra ekarri zigun. USB batekin Ubuntu probatu genuen live moduan, baina wifi-a zebilenik ikusten ez genuenez, instalazioa oraingoan ez egitea erabaki genuen, badaezpada ere.

    John: ordenagailuan

  • Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
    mikelgs @lemmy.eus

    Plantnet librea da?

    Plantnet aplikazioaren email bat jaso nuen donazio eske, eta beraien lan onen artean ez zegoen software librearen edo biltzen dituzten argazkien lizentzia librearen inguruko mezurik. Propaganda gisa esateko modukoa izango zenez, suposatu nuen ez dutela ildo horretan lan txukunik egiten. Eta hau erantzun nion emailari:

    Is the Plantnet app free software? Are pictures you collect given a publick domain or copyleft license? I don´t see that kind of words in your email. I think all big projects like yours should be managed like Wikipedia, Wikimedia... do. Maybe you already do?

    Bada, erantzuna jaso dut (erantzuna jasotzea bera pozgarria da) eta begira zer esan didaten:

    Hi, The app is free indeed, supported by donation and research institutes. The data generated are mostly cc-by-sa. We are a small consortium though.

    Erabiltzaileek aukera dutela irudiak CC lizentzia batekin jartzeko bai, baina aplikazioak zein lizentzia daukan ez dut aurkitu.

    Norbaitek honi buruz hausnartu izan bad

  • Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
    Txopi @lemmy.eus

    Nola instalatu F-Droid zure Android gailuan. Playstore "ekologikoa"

    peertube.eus Fdroid instalatu (Playstore "ekologikoa")

    Bideo honetan azaltzen da nola instalatu F-droid. Aplikazio bat da eta internetetik deskargatzen da. Ondoren "denda" modukoa da, aplikazio libreak instalatzeko balio duena. Playstore modukoa alegia. Zalantzarik baduzu galdetu. Bideo hau partekatzea ere eskertzen dut, egindako lanak eragin zabalagoa ...

    Fdroid instalatu (Playstore "ekologikoa")

    Bideo honetan azaltzen da nola instalatu F-Droid. Aplikazio bat da eta internetetik deskargatzen da. Ondoren "denda" modukoa da, aplikazio libreak instalatzeko balio duena. Playstore modukoa alegia.

  • Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
    Txopi @lemmy.eus
    peertube.eus OBSrekin bideo tutorialak egiten

    Bideo labur honetan OBS programarekin bideo tutorialak nola ekoizten ahal diren ikasi ahalko duzue. Hasiberrientzat pentsatua izan da eta zinez oinarri bat izateko baino ez du balio. Etorkizunean gauza konplexuagoak ikusteko eta ikasteko parada izango duzue. Izan ongi Jarrai nazakezue hurrengo sare ...

    OBSrekin bideo tutorialak egiten

    Bideo labur honetan OBS programarekin bideo tutorialak nola ekoizten ahal diren ikasi ahalko duzue. Hasiberrientzat pentsatua izan da eta zinez oinarri bat izateko baino ez du balio.

    Etorkizunean gauza konplexuagoak ikusteko eta ikasteko parada izango duzue.

  • Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
    mikelgs @lemmy.eus
    1. SLJ Bergara (2022-07-26)

    Kaixo!!

    Oraingoan Bergarako gaztetxean (Kartzela Zaharra) egin dugu software librearen aldeko jaia. Udako solstizioa pasata... gure ohitura txarrei su eman diegu eta Linux erabiltzearekin batera datorren tresna potente bat ezagutu dugu: TERMINALA :-)

    Eskerrik asko Iñaki, Andoni... espazio paregabea eskaintzeagatik eta bereziki Maider baita ere, hurbildu eta dakizun guztiaren zatitxo bat partekatzeagatik! Ordu eta erdi oso intentsoa izan da, datozen egunetan ikasitako guztia probatuko dugu, benetan gure egunerokoan barneratzeko!

    PD: web orri hau erabili dugu gida gisa, komando ezagun eta erabilgarrienak ezagutzen hasteko. Ikasitakoa hurrengo saioetara eramaten saiatuko gara!

    PD2: karaokea abesteko webgune marabilloso honetan aurki daitekeen bezala... "Yo para ser feliz quiero ser root..." j

  • Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
    Miren @lemmy.eus

    UEFI darabilen ordenagailu batean (Windowsekin batera) Linux instalatzerakoan kontuan izateko

    Egun hauetan Ubuntu instalatu nahi izan dut Windows 11 ere erabili beharko duen ordenagailu batean. UEFI du eta hala mantendu beharko du Windows 11 abiatu ahal izateko, eta saiakera bat baino gehiago egin behar izan dut Ubuntu abiarazi ahal izateko.

    Norbaiti lagungarri izango zaizkiolakoan (etorkizuneko niri, adibidez), hemen utziko ditut kontuan izateko ohar hauek:

    • Ziurtatu instalaziorako USBa sortzean UEFI moduan egiten dela. Ubuntuk gomendatzen duen BalenaEtcher-ek ez du aukerarik ematen, ez dakit egiten duen. Rufusek itxuraz bai. Nik dd komandoarekin egin dut
    • Abiorako ezarpenetan (lehengo BIOSean, Esc edo F2 sakatuz) ez desgaitu UEFI. Legacy edo antzeko aukerek Linux abiaraztea erraztu dezakete, baina Windows 10/11 ezingo da abiatu
    • Abiorako ezarpenean, SecureBoot gaituta utziz gero, GRUB abiarazlearen fitxategia seguru gisa markatu behar da (aukera hau ezberdina izan daiteke softwarearen arabera). Niri ez dit funtzionatu
    • SecureBoot desgaitu eta berrabiaraz
  • Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
    mikelgs @lemmy.eus
    1. SLJ Albiztur (2022-04-30)

    Kaixo! Oroitzen duzue Oiartzunen egin genuen Linux Party edo Software Libre Jaia? Gurpil bat zela esan genuen... eginda bigarrena!

    Albizturko udalaren eraikinean egon gara, bertako guraso batzuen eskariz, eta honakoak egin ditugu:

    • Aneren Lenovo eramangarria: 64bit, 8 GB RAM, i3, UEFI, 1000 GB disko gogorra. Ubuntu 22.04 jarri diogu
    • Mariren Toshiba eramangarria: 32 bit seguru aski (2002ko Windows XP dauka), 2 GB RAM, i core 2 duo GB, 12 GB disko gogorra. Linux Lite jarri diogu eta ez zuen euskaraz ikasi nahi hasieran, baina konbentzitu dugu.
    • Deliaren umeek torturaturiko Samsung gaixoa: 64 bit zela uste genuen, baina 32 bit seguru aski, 4 GB RAM, intel core 2 duo, 150 GB disko gogorra Linux Lite jarri diogu.
    • Aneren ahizparen portatila (pantaila puskatuta, erabaki beharko du konpondu edo ez).
    • Aneren senarraren amaren HP portatila: 64bit, 4 GB RAM, AMD E1-2100 APU with Radeon, UEFI, 1000 GB disko gogor. Ubuntu 22.04 jarri diogu, bi ahizpek g
  • Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
    Porru @lemmy.eus

    Nola konfiguratu Brother inprimagailua Manjaro Gnomen

    1. Instalatu AURetik inprimagailuaren modeloari dagokion kontrolatzailea. Gure kasuan brother-dcpl2520dw izan da.
      Baliteke urrats hau beharrezkoa ez izatea
    2. Ireki "Inprimagailuak"
    3. Sakatu "Desblokeatu" eta sartu pasahitza
    4. Sakatu "Gehitu inprimagailua"
    5. Agertuko dan leihoan sartu (Ctrl+F) inprimagailuaren IP helbidea1
    6. Bertan aukera batzuk agertuko zaizkizu. Sakatu birritan "JetDirect-inprimagailua" deiturikoa
    7. Bertan hautatu marka eta modeloa
    8. Martxan beharko zenuke jada inprimagailua, sare bitartez ere!

    1 Bere IP helbidea jakiteko, sare berberan konektatuta dagon beste gailu batetik ikusi daiteke. Androiderako badaude aplikazioak F-Droiden. Ez det hontan sakonduko hemen, galdetu behar izanez gero.

  • Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
    Luu @lemmy.eus

    GNU/Linux distribuzio pertsonalizatua

    Aspaldi irakurri nuen nonbaiten, nola egin distro pertsonalizatu batein irudia, usb batean sartu eta horrela hainbat instalazio egin ahal izateko. Adibidez, programa berezi batzuk automatikoki instalatzeko, atzeko irudi berezi bat ezartzeko, edo soberan dauden (eta normalean datozen) programa batzuk ez instalatzeko.

    Norbait ideiarik? Ideia hobea da instalazio "normala" egin eta gero script bidez aukera hauek automatizatzea?

  • Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
    aldatsa @lemmy.eus

    Software libreari buruzko euskarazko tutorial, bideo-tutorial eta eskuliburuak bilduko ditugu Librezaleren Wikian?

    Software Libre Zalantzak txatean tutorial batzuk aipatu dituzte gaur. https://matrix.to/#/#SoftwareLibreZalantzak:librezale.eus

    Librezaleren Wikian 'Eskuliburuak eta tutorialak' izeneko orri bat daukagula gogoratu naiz eta bertan gehitu ditut. Ondo iruditzen bazaizue software libreari buruzko euskarazko tutorial, bideo-tutorial eta eskuliburuak bildu ditzakegu bertan. https://librezale.eus/wiki/Eskuliburuak_%26_Tutorialak

  • Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
    Porru @lemmy.eus

    Nola aldatu MATEtik GNOMEra, sistema berrinstalatu gabe

    Duela urte batzuk Manjaro MATE instalatu nun ordenagailu batean eta geroago, beste batean, Manjaro GNOME. Orain MATEkoa GNOME bihurtu nahiko nuke, baina sistema hutsetik berrinstalatu behar izan gabe. Hau egin daiteke? Norbaitek lagunduko?

  • Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
    izaro @lemmy.eus

    Software eta jakintza libreari buruzko MOOC-a

    Granadako unibertsitateko plataforman, doan eta interesgarria izango delakoan!

  • Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
    Porru @lemmy.eus

    LibreOffice Writer: aurkibideak ez ditu hartzen izenburuen formatuak

    Arazoa

    "2. izenburu" estiloa etzana baldin bada ere, eskuz hala eguneratu dudalako estiloa, aurkibidea eguneratuta ere ez dira etzanak agertzen bertan.

    Konponbidea

    1. Alboko barra ireki (Ctrl+F5) eta estiloen ataza bistaratu
    2. Aurkibidean, kurtsorea dagokion kategorian kokatu (kasu honetan edozein "2. izenburu"tan) eta estiloen tokian, Indizea atala zabalduta, lerro horri dagokion kategoria nabarmenduko da. Estiloen atazako kategoria horretan eskuin klika eta aldatu
    3. Agertuko den leihoan: Letra tipoa fitxa, eta Estiloa atalean, hautatu Etzana (edo nahi duzuna)
  • Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
    Porru @lemmy.eus

    LibreOffice Writer: izenburu ez diren lerroak aurkibidean

    Arazoa

    Aurkibidea osatzean, izenburu estilo gabe dauden lerro batzuk ere gehitu zaizkit bertan, nahiz ta beharko ez luketen.

    Ikus dezazuen, honelakoak dira lerro hoiek:

    Irtenbidea

    Lerro hauen formatua garbitu eta berriz eman ondoren, aurkibidea eguneratuta ez dira bertan agertu. Auskalo zergaitia, baina horrela konpondu da.