Skip Navigation
InitialsDiceBearhttps://github.com/dicebear/dicebearhttps://creativecommons.org/publicdomain/zero/1.0/„Initials” (https://github.com/dicebear/dicebear) by „DiceBear”, licensed under „CC0 1.0” (https://creativecommons.org/publicdomain/zero/1.0/)IZ
Posts
8
Comments
2
Joined
5 yr. ago
Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
izaro @lemmy.eus

Laguntza teknikoa Software Librean EHn

Galdera fedibertsoari: Ba al dago enpresarik Euskal Herrian (Gipuzkoan bada hobe) #GNULinux-en asistentzia teknikoa ematen duenik? GGKE batzuk dabilzkit galdezka, ze kontratatu nahiko lukete, baina ez dut ideiarik.... Enpresa ez bada autonomo batek ere balio dezake! Ezagutzen norbait?

Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
izaro @lemmy.eus

Software eta jakintza libreari buruzko MOOC-a

Granadako unibertsitateko plataforman, doan eta interesgarria izango delakoan!

Fedibertsoa @lemmy.eus
izaro @lemmy.eus

Bookwyrm liburuak irakurri eta iruzkinak egiteko plataforma

Kaixo, Ez dakit noiz edo noiz hemendik honi buruz hitz egin dugun... baina irakurle asko daude Fedibertsoan, eta liburuak gomendatzeko, iruzkinak egiteko oso erabilgarria eta federatua den plataforma honen berri eman nahi nuke: https://bookwyrm.social/ Ez dakit duen lizentzia #SoftwareLibrea izan daitekeen, baina tira, lan polita da eta badirude gutxira bakoitzak egindako liburuen datuak esportatzeko aukera ere izango del (csv formatuan), beraz bakoitzak irakurritakoa gogoratzeko ere balio dezake! ;) ANTI-CAPITALIST SOFTWARE LICENSE (v 1.4) Bide batez, Euskarazko itzulpena %38an dago soilik... norbaitek lagundu nahiko balu! ;) https://translate.joinbookwyrm.com/project/bookwyrm/eu

Desazkunde teknologikoa @lemmy.eus
izaro @lemmy.eus

Merezi du Adrianek egindako aurkezpena ikustea, gazteleraz bada ere. Gauzak argi uzten ditu, eta politikariei zintzotasuna eskatzen die, gauzak diren bezala esateko. Ezin dugu konponbide faltsuetan sinistu, ez ekonomia berdea, ez hidrogenoa... bikain eta datutan oinarrituz. Bikain.

Fedibertsoa @lemmy.eus
izaro @lemmy.eus

Pixelfed eta Pleroma

Kaixo! #Pixelfed eta #Pleroma bateragarriak eta elkar federatzen dutela irakurri dut, eta probatzen ari naiz ea horrela ote den. Kasu hontan Pixelfed.eus eta fe.disroot.org (Disroot-en Pleroma zerbitzaria)-ekin. Nire bi kontuekin jarraitzen banaiz ere, pleromatik "onarpenaren zain" nagoela agertzen zait... ba al dakizue zer izan daitekeen? Eta nori galdetu, hau da Pixelfed edo Pleromaren arazoa ote? :/ Federazioaren arazotxoak... ;)

Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
izaro @lemmy.eus

Libre Office Writer- Nola sartu hainbat izen zuzenean

Kaixo talde, Zalantza batekin nator. Jardunaldi batzuetarako ziurtagiriak prestatzen nabil, eta ez dut banaka banaka egiterik nahi. Partaideen zerrenda edukita, ziur nago nola edo hala, lor daitekeela hauek automatikoki txantiloi batean txertatu eta hainbat kopia, bakoitza bere izenarekin sortzea. Norbaitek ba al daki nola egin daitekeen? Edo nondik hasi bila LibreOfficen laguntzan? Mila esker denoi,

Fedibertsoa @lemmy.eus
izaro @lemmy.eus

Mastodon.eus-en programatu al daitezke bidalketak?

Hau da, posible al da egun batzuen burura argitaratu nahi diren tutak egitea? #Pleroma-n egin daiteke, eta mastodonen ez dut aurkitu modurik... norbaitek ideiarik bai? Mila esker!

Joko eta jolasak @lemmy.eus
izaro @lemmy.eus

Xakea online, euskaraz, doan eta software libre bidez

Kaixo orain dela gutxi ezagutu dut #Lichess webgunea, Victorhck-ren artikulu bati jarraiki.(https://victorhckinthefreeworld.com/2021/01/04/lichess-org-un-servidor-de-ajedrez-libre-y-gratuito-contruido-con-softwarelibre/) Euskaraz, iragarki gabe eta doan xakean jolasteko aukera paregabea! Ah! eta mugikorrerako aplikazioa ere badago: https://lichess.org/mobile Bertatik pasa eta posta bidezko partidatxo bat jokatu nahi baduzue... hantxe izango nauzue! ;)