Skip Navigation
Posts
5
Comments
0
Joined
4 yr. ago
Desazkunde teknologikoa @lemmy.eus
Miren @lemmy.eus

Mugikorrari bateria berritzea

Berriki @xabik bere mugikorra irekitzea lortu duela kontatu du eta horrek berpiztu dit nireari bateria berritzeko asmoa.

Samsung Galaxy S8 bat da, 2017an merkaturatuta baina nik berregokitutakoak saltzen dituen horietako webgune batean erosia 2020ean. Mugikorrarekin oso gustora nago eta ez nuke aldatu nahi, baina bateria motz geratu zaio ia hasieratik (aldatu nion, baina ez nuen apenas hobekuntzarik somatu) eta azken aldian egun erdia baino gehiago ozta ozta egiten du, eta apenas erabiltzen ez badut bakarrik.

Galdera batzuk sortzen zaizkit:

  • Modelo honetarako orain erositako bateriak... berriak izango dira, ala apal batean zain egon dira 2017-2018tik? Lehen aldiz bateria aldatu nionean ia alderik ez nabaritzearen azalpen hau irakurri nuen nonbait... Logika du (nire ulermen mugatuan), nahiz eta orain jarri, 5-6 urte baldin baditu bateriak, degradatuta egotea baita ere. Z
Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
Miren @lemmy.eus

UEFI darabilen ordenagailu batean (Windowsekin batera) Linux instalatzerakoan kontuan izateko

Egun hauetan Ubuntu instalatu nahi izan dut Windows 11 ere erabili beharko duen ordenagailu batean. UEFI du eta hala mantendu beharko du Windows 11 abiatu ahal izateko, eta saiakera bat baino gehiago egin behar izan dut Ubuntu abiarazi ahal izateko.

Norbaiti lagungarri izango zaizkiolakoan (etorkizuneko niri, adibidez), hemen utziko ditut kontuan izateko ohar hauek:

  • Ziurtatu instalaziorako USBa sortzean UEFI moduan egiten dela. Ubuntuk gomendatzen duen BalenaEtcher-ek ez du aukerarik ematen, ez dakit egiten duen. Rufusek itxuraz bai. Nik dd komandoarekin egin dut
  • Abiorako ezarpenetan (lehengo BIOSean, Esc edo F2 sakatuz) ez desgaitu UEFI. Legacy edo antzeko aukerek Linux abiaraztea erraztu dezakete, baina Windows 10/11 ezingo da abiatu
  • Abiorako ezarpenean, SecureBoot gaituta utziz gero, GRUB abiarazlearen fitxategia seguru gisa markatu behar da (aukera hau ezberdina izan daiteke softwarearen arabera). Niri ez dit funtzionatu
  • SecureBoot desgaitu eta berrabiaraz
Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
Miren @lemmy.eus

Luberri banaketaren bertsioa berritzea

Luberriren 18.04 bertsioa daukat ordenagailu batean eta 20.04-ra eguneratu nahi nuke, baina sistema osoa ezabatu eta berriz istalatu beharrik gabe, ahal dela sistematik bertatik.

Behin azaldu zitzaidan mezu bat bertsio berri bat bazela jakinaraziz, baina ez dakit zer egin nion eta ez dut lortzen berriro ere agertzea. Argibideetan hutsetik instalatzea bakarrik aipatzen da, ez bertsio-berritzea.

/home karpeta aparteko partizio batean daukat. Pistarik? Eskerrik asko!

Lemmy.eus laguntza @lemmy.eus
Miren @lemmy.eus

Lemmy.eus itxuran "akats" bat? serif vs. sans-serif tipografiak

Azkenaldian pare batetan edo zerrendak gehitu ditut hemen egindako bidalketatan, eta tipografia ezberdinarekin agertzen dira paragrafo normalak (serif tipografiarekin) eta zerrendak (sans serif tipografiarekin). Hemen adibide bat:

Ez dakit akatsa denik, baina iruditzen zait bestela atzematen den irizpidea nolabait apurtu egiten duela honek. Hain zuzen, esango nuke orokorrean interfazeak sans-serif erabiltzen duela, eta bidalketa/iruzkinetako testuek (hau da, edukiak berak), serif tipografia.

Posible al da aldatzea? Ba al dago horrelako ekarpenak zuzenean kodean egiteko modurik (errepositorio publikoren bat edo)?

Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
Miren @lemmy.eus

PDFen karaktereen ezagutze optikoa (OCR) egiten duen aplikaziorik?

Orain Acrobat Pro erabiliz egiten dut. Ezagutzen al duzue PDF baten karaktereen ezagutze optikoa egiteko software libreko aplikaziorik, Windowsen edo/eta Linuxen erabiltzeko?