Skip Navigation
Posts
52
Comments
0
Joined
4 yr. ago
Euskal memeak @lemmy.eus
aldatsa @lemmy.eus

Euskararen Eguna EITBn

Euskararen Egunean EITBk egindakoaren harira meme hau bururatu zait. Hemen gertatutakoaren laburpena: https://www.argia.eus/albistea/euskararen-egunean-bizkarsoro-filma-kontraprogramatzea-egotzi-diote-etbri

Baina okerrena da EITB ez dela kexu ETB1n audientzia baxuengatik. Ez dute aipatu ere egiten. Harro daude ETB2k "audientzia bikainak" izan dituelako "kanalik ikusiena" izan delako.

Euskal memeak @lemmy.eus
aldatsa @lemmy.eus

Ur handitan meme txantiloi berria Memekan

Joxe Rojasek prestatutako meme txantiloi bat gehitu dut Memekan: https://memeka.eus/zurea-sortu/ur-handitan

AEBetako film, telesail eta abarretako meme txantiloiez gain euskal erreferentziak dituzten ereduak ere behar ditugu!

Euskal memeak @lemmy.eus
aldatsa @lemmy.eus

OpenAI adimen artifizialaz

Etimologien komunitatea @lemmy.eus
aldatsa @lemmy.eus

Otordu hitzaren jatorria

Gaur ikasi dut otordu hitzaren jatorria ot- (< ogi ) + ordu dela.

Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=es&id=71102​

Testuingurua: https://mastodon.eus/@aldatsa/110079459935958411

Zientzia-fikzioa @lemmy.eus
aldatsa @lemmy.eus

Gora gu eta gutarrak - Magdalena Mouján Otaño (1968)

Gaur, Uhin Ultramoreak podcastari esker, Magdalena Mouján Otañoren berri izan dut. Euskal jatorriko argentinar matematikaria izan zen, Pedro Mari Otañoren biloba.

1968an Gora gu ta gutarrak zientzia fikziozko ipuina idatzi zuen. Mar del Platan egindako Argentinako Zientzia-fikziozko Bigarren Konbentzioan lehen saria lortu zuen. 1970.ean Nueva Dimensión espainiar aldizkariaren 14. aleak ipuina argitaratu zuen. Lehen zentsura pasa arren, Ordena Publikoko Auzitegiak alea erretiratzeko agindua eman zuen, Moujánen lanak Manuel Fragaren Prentsa Legearen bigarren artikuluaren kontrakoa omen zelako. Fiskal bereziaren esanetan, Gu ta gutarrak Espainiako batasunaren aurkakoa zen. Aldizkariak ipuina kendu zuen eta epaiketa bertan behera geratu zen.

Fedibertsoa @lemmy.eus
aldatsa @lemmy.eus

Wikidatan Mastodoneko kontua nola gehitu Wikipediako infotaulan agertu dadin

Gure kaleetako hizkuntza-paisaian euskara presente egotea garrantzitsua den bezala, Fedibertsoko kontuak eta ikurrak batean eta bestean bistaratuz ikusgaitasuna lortzen lagunduko dugu.

Tutorial labur honetan Wikipediako artikuluetan Mastodoneko kontuak nola bistaratu ikasiko dugu:

  1. Wikidatan dagokion pertsona, talde edo erakundea bilatu. Adibidez, Udako Euskal Unibertsitatea.

  1. Adierazpenak atalaren amaierako + gehitu adierazpena esteka sakatu.

  1. Mastodon address (Mastodon helbidea) adierazpena bilatu eta klik egin.

  1. Dagokion Mastodoneko helbidea idatzi, adibidez, [email protected] eta sakatu argitaratu.

  1. Wikipedia
Fedibertsoa @lemmy.eus
aldatsa @lemmy.eus

Sare sozialen azalpena Platonen haitzuloaren alegoriaren bidez

Fedibertsoa @lemmy.eus
aldatsa @lemmy.eus

foros.fediverso.gal: galizierazko Lemmy instantzia berria!

Etimologien komunitatea @lemmy.eus
aldatsa @lemmy.eus
Euskal memeak @lemmy.eus
aldatsa @lemmy.eus

Ni MS eta EA laburdurak irakurtzen ditudanean...

Etimologien komunitatea @lemmy.eus
aldatsa @lemmy.eus

Bejondeizula, bejondeizuela, bejondeiela... eta abarretako bejon-en jatorria

Bejondeizula, bejondeizuela, bejondeiela... eta abarretako bejon 'biaje + on'-etik omen dator. Orotariko Euskal Hiztegian hala jartzen du behintzat: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu-ES&query=bejondeizula​

Etimologien komunitatea @lemmy.eus
aldatsa @lemmy.eus

Zein da eskerrik askoren -rik horren jatorria?

Atzo gauean UEUren Bekaduna web telesailaren hirugarren atala ikusi nuen: https://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu-mintegia/2022/06/01/bekaduna-3-atala-zuzendaria/

Bertan Ximonek izenburuan jarri dudan galdera egiten du: zein da eskerrik askoren -rik horren jatorria?

Mastodon.eus-en Protoeuskalduni galdetu nion eta hona hemen bere erantzuna, interesgarria irudituko zaizuelakoan:

Erantzun laburra:

Garai batean asko-k partitiboa (-rik) eskatzen zuen:

  • Gomizek asko lagunik (Arrasateko erreketa)
  • Berak-ere erraiten drauku ezen hura dela ogi bizia [...], eta berze hunelakorik asko. (Leizarraga)
  • Eozen begi ederrik asko aren aldean jarririk. (Lazarraga)

Partitiboaren jatorrizko balioa ablatiboa da (= 'nondik'), eta alderatu daiteke pluraleko forma berriagoen erabilera honekin: "haietarik~haietatik bat/asko...".

Erantzun luzea: https://sci-hub.se/https://doi.org/10.1515/9783110346060.323​

Euskal memeak @lemmy.eus
aldatsa @lemmy.eus

Argi Txirrita mafiarekin!

Euskal memeak @lemmy.eus
aldatsa @lemmy.eus

Memeka hemen da: Euskarazko meme sortzailea!

Ohiko meme sortzaileetan ez dauden euskal meme txantiloiak ere badaude!

Fedibertsoa @lemmy.eus
aldatsa @lemmy.eus

Peertubek 1.000 instantziaren langa gainditu du

framapiaf.org PeerTube (@[email protected])

Attaché : 1 image 🎉 We are proud to announce that PeerTube has just surpassed 1,000 declared instances! 🎉 https://instances.joinpeertube.org/instances/stats PeerTube is a free and federated software alternative to YouTube that allows hosting and broadcasting videos, including lives. Learn mor...

PeerTube (@peertube@framapiaf.org)
Zientzia-fikzioa @lemmy.eus
aldatsa @lemmy.eus

Ursula K. Le Guin zientzia fikzioaz eta teknologiaz

Etimologien komunitatea @lemmy.eus
aldatsa @lemmy.eus

Euskaltzaindiaren Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa

Etimologien komunitatea @lemmy.eus
aldatsa @lemmy.eus

Inork ba al daki txantxangorri hitzaren lehen zatia nondik datorren?

Fedibertsoa @lemmy.eus
aldatsa @lemmy.eus

Lemmy instantzien federazioaren mapa

Euskara @lemmy.eus
aldatsa @lemmy.eus

Itzuliko/Egokituko al dugu Wordleri buruzko komiki zoragarri hau euskarara?

Fedibertsoan hainbeste burmuin egonda ea hau lortzen dugun. @[email protected]i esker ezagutu dut: https://mastodon.eus/@otsokume/107877983380321823

(Barkatuko didazue bost letrako hitzak ez erabiltzea)