Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren jakinarazpena irakasleei (Azkar batean ekarria, letra lodiz zeudenak etab. ondo jarri gabe daude.)
Lankide agurgarriak:
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila zuekin harremanetan jartzen da gaur hainbat sindikatuk deitutako grebaren harira. Lehenik eta behin, gure ikasleen ongizatearekin eta arrakasta akademikoarekin konprometituta egunez egun eta lehen lerroan zaudeten guztion lana, dedikazioa eta erantzukizuna nabarmendu eta aitortu nahi dugu. Era berean, argi eta garbi partekatu nahi ditugu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik ematen ari garen urratsak.
Irmoki sinesten dugu hezkuntza sistema guztion proiektua dela. Elkarrizketa, entzute aktiboa eta adostasunak bilatzea ezinbestekoak dira hezkuntza-komunitate osoaren beharrei erantzuteko, etengabe aldatzen ari den testuinguru batean.
Premisa horrekin, azken hilabeteotan negoziazio-prozesu sakona burutu dugu sindikatuekin, eta bertan elkarrekin
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren jakinarazpena familiei (Azkar batean ekarria, letra lodiz zeudenak etab. ondo jarri gabe daude.)
Familia agurgarriak:
Zuengana jotzen dugu hainbat sindikatuk urtarrilerako eta otsailerako deitutako grebaren harira. Egoera horrek kezka sor dezakeela ulertzen dugu, eta horregatik lasaitasuna helarazi nahi dizuegu eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik ematen ari garen urratsak argi eta garbi zuekin partekatu.
Urteak daramatzagu gure ikastetxeetan egunero dedikazioarekin eta konpromisoarekin lan egiten duten hezitzaileen lan-baldintzak hobetzeko ahalegin sendoa egiten. Soldaten hobekuntza, uztartze-neurriak, ratioen eta eskola-orduen murrizketa eta langileen egonkortasun- eta gaztetze-planak dira akordio esanguratsuak lortzeko gure borondatearen erakusgarri diren aurrerapenetako batzuk. Neurri horiek profesionalentzat onuragarriak izateaz gain, ikasleentzako kalitatezko hezkuntza sendotzen er
Gaurko greba deialdia zegoen zerbitzu publikoetan, baina ez dut normal parte hartu. Ikastolara joan naiz eta gimnasioko peto bat jantzi dut. Asmoa honakoa zen: eskolaren beharren arabera lan egitea, baina egun honetan greba egiteagatik deskontatuko lidaketena guraso elkarteari ematea. “Soldata-greba” egin dudala esan liteke, nahi bada. Azaldu dezadan gehiago.
Greba kontzeptua ulertzen dut: enpresa kapitalista arrunt batean langileek soldata jasotzen dute eta nagusiek irabaziak, ahalik eta gehien; horregatik, grebak eginez nagusiek dirua galdu edo irabazteari uzten diote eta tratu berria egiteko presioa jasotzen dute.
Baina zerbitzu publikoetan? Alderantzizkoa gertatzen da!! Ordaintzen digunak dirutza aurrezten du eta kaltea herritarrek (langileria osoak) jasaten du. Izatekotan, argudiatu liteke zerbitzu publikoen arduradunak (gobernuak-edo) kalte elektoral bat jasotzen duela, baina ez zait iruditzen presio handia denik. (Ez, ez naiz greba egitearen aurka ari, greba onak aldarrikatu n
Gabonetan nekazal etxe bat alokatzen dugu eta tximinia ondoan jartzen ditugu opariak abenduaren 24an, egunean zehar.
Pare bat hilabete lehenago egin ohi dugu zozketa, nor-nori tokatu zaion jakiteko. Secret Santa zerbitzua erabiltzen du koinatak zozketa egiteko, uste dut.
Afaltzen bukatu eta pixka batera... norbaitek esaten du:
"Eh, zerbait entzun dut! Olentzero goian dago!!"
Korrika joaten gara goiko pisura eta umeen opariak hor daudela ikusten dugu. Bizpahiru iloba flipatzen, opariak zabaltzen...
Beranduxeago, 00:00ak aldera, lagun ezkutuaren momentua iritsi dela esaten dugu eta helduok banan-banan banatu eta zabaltzen ditugu. Guztiak zabaldu eta komentatu ondoren, azkenekotik hasita atzerantz argitzen dugu opariak nork eginak diren:
"Ea, zuri nork egin dizu? Ah! Seguru laguntza eskatu duzula ideia pentsatzeko... Eta zuri nork oparitu dizu..? - Horrela, ireki den lehen oparia nork egin duen jakin arte."
https://ni.eus/ emaila dezente ari da zabaltzen eta zerbitzu fidagarria (urtetan zehar ondo mantenduko dutena) dela iruditzen zait.
Ni.eus email bat sortu.
Gmail ez eman inori gehiagori, spam gisako harpidetza guztiei "unsuscribe" egin eta bertara iristen ziren emailak ni.eus-era birbideratu.
Tutanota email bat ere sortu nuen, eta hori nire "email txarra" da. Hau da, toki arraroetan emaila eskatzen dizutenean emateko. Oso gutxitan begiratzen dut, hori ez baitiot pertsonei ematen.
Hilabete batzuez Gmail begiratzen jarraitu nuen badaezpada ere, baina bi email berri eginda (ona eta txarra) orain lehen baino hobeto nago! jejeje
Tutanotari behin lau sos eman nizkion (20€?) eta ni.eus emailarekin ohitu nintzela ikusi nuenean, urteko harpidetza egin nuen (uste dut bi urte eta gero izan zela). Domeinu bat ere ematen dizute harpidetzarekin, webgune bat sortzeko edo, baina nik ez nuen nahi nire emaila [email protected] izatea, eskatu nuen [email protected] izat
Ekaineko egun lasaiak aprobetxatuta, Albizturko eskola txikira joan nintzen joan den astelehenean. Ordu eta erdiko saioa egin genuen eta honakoak landu ziren:
CC lizentziak
Lizentzia bakoitza zein den errepasatu genuen. Bakoitzak ipuin bat idatzi zuen orri batean, animalia bat tarteko zuena, eta ondoren zozketa bidez beren lanari sinadura eta lizentzia bat jarri zioten.
Eta softwareak... ipuina bezala dira?
Bideo eta audioak irekitzeko programa ezagunak (kono formako logoa daukanak) zenbat egile ote dauzkan pentsatu genuen denon artean. Ondoren VLC programaren github orrira joan ginen, eta pila bat dauzkala ikusi (software librearekin komunitatearen laguntza asko egoten da...). Kodea bera ere hor dagoela ikusi genuen.
Olentzerok 128 GBeko USB on bat oparitu zidan eta Gabonetako oporretan lan pixka bat egiten ibili gara. Nire linuxero eta, batez ere, katxarrero maila baxurako lorpen handia izan da. Asko ahaldundu gara etxean.
Lehenengo LuberriLinux orritik ISO irudia normal deskargatu eta USB arrunt batera pasa nuen. Ordenagailua hortik abiatu, pendrive berria ere sartu, eta instalazioa bertara egin nahi nuen, honela:
Baina EFI partizio horrek zalantza sortzen zidan, edo errorea... total, ez nuela lortzen. Hurrengo proba hau izan zen:
Baina horrek ere (/boot partizioa egin zezan eskatzeak) errorea ematen zidan. Ez dut ohiturarik modu honetan linux instalatzeko, beti esan izan diot "Hustu diskoa eta jarri linux".
Kosta zaio iristea, baina hemen dago 2022ko azaroko Software Libre Jaiaren akta. Oraingoan Gasteizen egin genuen, BioAlai izeneko bazkide kooperatibaren lokalean. Produktu ekologikoak saltzen dituen supermerkatua da eta beraien lokaleko eremu soziala erabiltzen utzi ziguten.
Lehen saioa larunbat goizez egin genuen, gaztelaniaz, eta hiru bazkide etorri ziren beraien zalantzak argitzera:
Elena: hurrengo baterako ordenagailuari Linux jartzea zer den ulertu zuen, eta bitartean trantsizioak egiten hasteko Photoshop beharrean Gimp gehiago erabiltzen hasiko dela esan zuen (dagoeneko ezagutzen zuen; Libreoffice ere erabiltzen du dagoeneko).
Blanca: bere mac ordenagailu eramangarri zaharra ekarri zigun. USB batekin Ubuntu probatu genuen live moduan, baina wifi-a zebilenik ikusten ez genuenez, instalazioa oraingoan ez egitea erabaki genuen, badaezpada ere.
Plantnet aplikazioaren email bat jaso nuen donazio eske, eta beraien lan onen artean ez zegoen software librearen edo biltzen dituzten argazkien lizentzia librearen inguruko mezurik. Propaganda gisa esateko modukoa izango zenez, suposatu nuen ez dutela ildo horretan lan txukunik egiten. Eta hau erantzun nion emailari:
Is the Plantnet app free software? Are pictures you collect given a publick domain or copyleft license? I don´t see that kind of words in your email. I think all big projects like yours should be managed like Wikipedia, Wikimedia... do. Maybe you already do?
Bada, erantzuna jaso dut (erantzuna jasotzea bera pozgarria da) eta begira zer esan didaten:
Hi,
The app is free indeed, supported by donation and research institutes.
The data generated are mostly cc-by-sa.
We are a small consortium though.
Erabiltzaileek aukera dutela irudiak CC lizentzia batekin jartzeko bai, baina aplikazioak zein lizentzia daukan ez dut aurkitu.
Aurten tokatu zaidan eskolan berriz Selfie galdetegia betetzeko lana jarri digute. Azken atalean hau jarri dut:
Ez duzue software librea esplizituki aipatzen. Horrela nola erantzungo du jendeak horren alde dagoen edo ez?
Bestalde, galdera honetan:
" Gure ikastetxean, datuak babesteko sistemak daude
Eman 5 puntuazioa soilik uste baduzu segurtasun-sistema irmoak daudela langileen eta ikasleen datuen segurtasuna bermatzeko (adibidez, posta elektronikoen eskaneaketa eta iragazketa, zahurgarritasunak aldian behin ebaluatzea eta enkriptatutako autentifikatzea)."
Eman dudan botoa 1 da, izan ere ez zait logikoa iruditzen eskola publikoak enpresa pribatuen zerbitzariak kontratatzea. Google edo Microsoft modukoen zerbitzuak erabiltzea pribatizazio eskandalagarria da. Hori administrazioaren partez arduren utzikeria da. Fundamentu pixka bat, mesedez, bada garaia.
Datorren urtean berriro beteko dut akaso, aldaketarik sumatu badut hemen aipatuko dut, pozik... ea hala den!
Ebro ibaiaren iturburura joan ginen, urtegitxoa eginda daukate eta paraje polita sortzen da horrela. Birginei kasu handirik egin gabe paretako horma batean zegoen plaka irakurtzera joan eta...
"Fluvium hiberum is oritur ex cantabris".
Hiberum, ibrum, ebro... 😅 Sekula konturatu gabea nintzen Ebro eta ibero hitzen antzekotasunaz.
Bestalde, batxilergoan latin pixka bat ikasi nuenean aditza amaieran jartzen zela ikasi nuen. ".... .... ... est". Baina plaka honetan aditza lehenago dago: "...is oritur..." gaztelaniaz "es originario de Cantabria" esaldiko ordenean bezala. Auskalo noizkoak diren plaka eta esaldia, berri samarrak agian eta esaldia pentsatu zuenak akatsa egin?
Azkenik, iturburu hori Fontibre herrian dago (fuente + ebro edo íbera) eta familiako batek esan zigun orain dela 50 urte halaxe ikasten zutela eskolan, buruz:
"El Ebro nace en Fontibre, Reinosa, provincia de Santander".
Oharrak ondo hartu baldin banituen, 2022ko udaran hau izan zen egin genuena:
undefined
• 102 Kg bonito edo hegaluze erosi genuen
• 10 arrain (ahalik eta handienak erostea komeni da, haragi/hezur proportzio hobea, lan gutxiago)
• 6,90€ / Kg zegoen prezioa (703€ izan zen guztira)
• 7 cm lodiko xerra edo medailoitan prestatzeko eskatzen dugu.
162 flasko bete genituen (4,45€ atera da hegaluze flaskoaren kostua, gure lana kobratu gabe noski).
10 mendrezka (ventresca/ijada) beste era batean labean egiteko.
Hegaluzea irakin:
undefined
• Medailoiak: Ur asko lapiko handian, gatz asko bota eta irakiten hastean zati handienak azpira sartu, ondoren zati txikiagoak gainean; 20 minutuz irakiten eduki eta atera, ez daitezela gehiago egon.
• Kokoteak: Beste lapiko batean ura gatzarekin prestatu kokoteentzat. Irakiten hastean sartu eta 10 minutuz egotea nahikoa da.
• Mendrezka (ijada): Mendrezkak apenas eduki behar dira uretan. Kokotearen lapiko