


Krisi klimatikoa, materialen falta, krisi energetikoa... Kolapsora bidean teknologiak aztertzeko txokoa.
Birziklapena, energia berriztagarriak, burujabetza energetiko/teknologikoa, garapen ekologikoa, zaharkitze programatua...
Desazkunde teknologikoa?
Banner eta logoa: https://unsplash.com/photos/EtybYF-pNzI https://www.pexels.com/es-es/foto/internet-conexion-tecnologia-suelo-8720616/
-
Desazkunde teknologikoa @lemmy.eus Miren @lemmy.eus Mugikorrari bateria berritzea
Berriki @xabik bere mugikorra irekitzea lortu duela kontatu du eta horrek berpiztu dit nireari bateria berritzeko asmoa.
Samsung Galaxy S8 bat da, 2017an merkaturatuta baina nik berregokitutakoak saltzen dituen horietako webgune batean erosia 2020ean. Mugikorrarekin oso gustora nago eta ez nuke aldatu nahi, baina bateria motz geratu zaio ia hasieratik (aldatu nion, baina ez nuen apenas hobekuntzarik somatu) eta azken aldian egun erdia baino gehiago ozta ozta egiten du, eta apenas erabiltzen ez badut bakarrik.
Galdera batzuk sortzen zaizkit:
- Modelo honetarako orain erositako bateriak... berriak izango dira, ala apal batean zain egon dira 2017-2018tik? Lehen aldiz bateria aldatu nionean ia alderik ez nabaritzearen azalpen hau irakurri nuen nonbait... Logika du (nire ulermen mugatuan), nahiz eta orain jarri, 5-6 urte baldin baditu bateriak, degradatuta egotea baita ere. Z
-
Desazkunde teknologikoa @lemmy.eus Luu @lemmy.eus Permacomputing
Permakulturan inspiratutako informatikaren ikuspegia, jasangarritasunean oinarrituta.
-
Desazkunde teknologikoa @lemmy.eus Tolosa @lemmy.eus Kooperatiba teknogikoen zerrenda
github.com GitHub - hng/tech-coops: A list of tech coops and resources concerning tech coops and worker owned cooperatives in general.A list of tech coops and resources concerning tech coops and worker owned cooperatives in general. - GitHub - hng/tech-coops: A list of tech coops and resources concerning tech coops and worker own...
Teknologia munduan denok ez garelako mugarik gabe hazi nahi dugun Startupak
-
Desazkunde teknologikoa @lemmy.eus izaro @lemmy.eus ekopol.eus Adrian Almazán, Eusko Legebiltzarreko Iraunkortasun, Ingurumen eta Ingurune Naturaleko BatzordeanEgilea: Adrian Almazán -- Adrián Almazán, Fisikan graduatua eta Filosofian doktorea, «Margarita Salas» ikertzailea eta ekopoleko kidea, abenduaren 21ean agertu zen Eusko Legebiltzarreko Iraunkortasun, Ingurumen eta Ingurune Naturaleko Batzordean, Euskal Autonomia Erkidegoko deskarbonizazioa a...
Merezi du Adrianek egindako aurkezpena ikustea, gazteleraz bada ere. Gauzak argi uzten ditu, eta politikariei zintzotasuna eskatzen die, gauzak diren bezala esateko. Ezin dugu konponbide faltsuetan sinistu, ez ekonomia berdea, ez hidrogenoa... bikain eta datutan oinarrituz. Bikain.
-
Desazkunde teknologikoa @lemmy.eus Luu @lemmy.eus Gailu zaharrei bizitza luzatu
Zaharkitze programatua arrazoi ezberdinengatik gertatu daiteke:
- Teknikoa: Bateria baten karga kopurua pasa da
- Modazkoa: "aifon" berria atera da eta daukadana zaharra geratu da.
- Software bidezkoa: erabiltzen dudan hardwareak ez du softwarea soportatzen ( Eguneraketen bidez... )
- Beste bat?
Nola aurre egin diezaiokegu holako zaharkitzeei?
Adibide bat jarriko dut: Odenagailua zaharrak berrerabiltzeko edo erabiltzen jarraitzeko GNU/Linux distribuzio arinak erabiltzen
-
Desazkunde teknologikoa @lemmy.eus Luu @lemmy.eus Hidro Ttipi - Goiener
Hidro-Ttipi proiektuaren xedea errota, presa eta egitura hidroelektriko abandonatuak aztertzea da.
-
Desazkunde teknologikoa @lemmy.eus Luu @lemmy.eus Euskal Herria SolarPunk - Beñat Irasuegi
> Solarpunk mugimendu soziopolitiko, literatura genero eta arte mugimendua da, etorkizuna nola izan litekeen aurreikusten duena, gizateriak egungo erronka nagusiak konpontzea helburu duena, iraunkortasun-arazoak azpimarratuz, hala nola klima-aldaketa eta kutsadurari aurre eginez.[wikipedia]
-
Desazkunde teknologikoa @lemmy.eus Luu @lemmy.eus ¿Verde y digital? (cast) - Adrián Almazán
Ekintza Zuzena aldizkarian publikatutako artikulua, bertan digitalizazioaren farsari buruz hitz egiten da, teknologia digitalek planetan daukaten eragina