Fedibertsoa delakoa, puri-purian dago. Astero instantzia berri bat, software edo protokolo bertsio berri bat kaleratzen da eta zerbitzari desberdinek elkarlana ahalbidetzen dutenez, aukerak anitzak dira. Mundu hori gogoko baduzu edo berataz gehiago ikasi edo eztabaidatu nahi baduzu, harpidetu komunitate xume honetara. Ea denon artean abiadura bizian hazten ari den federatutako unibertsoa hobexeago ulertzea lortzen dugun!
Fedibertsoan, batez ere mastodon.eus zerbitzarian, hainbat euskaldun ari da egunero informazio eta bizipen interesgarriak partekatzen euskaraz.
Horietako batzuk aditzera emateko asmoz zerrenda xume hau prestatu dugu. Aldez aurretik barkamenak eskatzen dizkizuegu zerrenda osatzean egindako akats guztiengatik 😅
Die Instanz der Schweizer Regierung. L' instance du gouvenement suisse. L' istanza del governo svizzero. L' istanza de la regenza svizra.
Link Actions
Instantziaren arauak prest daude eta kontu batzuk sortzen hasiak dira dagoeneko. Prentsa-oharrean azaldu duen arabera, erakunde desberdinek kontuak izango dituzte (DFAE, DFI, DEFR...) eta Mastodon bitartez informazioa zabaltzen hasiko dira.
Ploum-ek gai honi buruz idatzitako artikulu bikaina (Ploum, 23-06-23an) euskaratu dugu. Testu euskaratua deskargatu edo hemen irakur dezakezu:
Nola akabatu sare deszentralizatu bat (Fedibertsoa kasu)
2023garren urtea. Internet guztia GAFAM inperioaren kontrolpean dago. Guztia? Ez. Herri txiki batzuek zapalkuntzari aurre egiten diotelako. Eta herri horietako batzuk elkartzen hasi dira, "Fedibertsoa" osatuz.
Twitter eta Reddit-eko gatazken ondorioz, Fedibertsoa fama eta arreta irabazten hasi da. Jendea benetan erabiltzen hasi da, eta Inperioa konturatu egin da.
Lehiaren aurkako kapitalistak
Peter Thielek, Facebookeko inbertitzaile nagusietako batek, esan zuen bezala: "Lehia galtzaileentzat da". Bai, "merkatuak beti du arrazoia" dioten faltsu horiek, ez dute merkatu bat nahi bertan daudenean. Monopolioa nahi dute. Sortu zenetik, Facebook-ek kontu handia izan
This site is currently struggling to handle the amount of new users. I have
already upgraded the server, but it will go down regardless if half of Reddit
tries to join. However Lemmy is federated software, meaning you can interact
seamlessly with communities on other instances like beehaw.org
[http:...
Link Actions
Fedibertsoko hainbatek jakingo duzuen bezala, Reddit sare sozial zentralizatu eta arrakastatsuak hilabete honen amaieran bere API publikoak itxiko ditu eta orain arte ez bezala, sare sozial hori erabiltzeko modu bakarra beraien aplikazio ofiziala izango da. Horrela, publizitate bidez Redditek irabazi gehiago lortuko dituela suposatzen da.
Arazoa, antza denez, aplikazio hori oso itsusia eta deserosoa dela da. Redditeko erabiltzaile askok eta askok ez dute bat ere gogoko eta beste bezero batzuk erabiltzen dituzte: Apolo iOSekoek, Slide software libre zaleek, Sync... Aplikazio horiek garatzen eta mantentzen dituztenek ez dute (ia) dirurik irabazten eta Redditeko komunitateko kideak baino ez dira. APIa erabiltzearren Redditek eskatzen dien dirutza guztiz lekuz kanpo dago eta beraz, aste gutxi barru aplikazio guztiek ibiltzeari utziko diote.
Redditeko erabiltzaile asko eta asko oso haserre daude, sare sozialean bertan protestan ari dira albistea ezagutu zenetik. Redditeko pilo bat komunit
Joan den larunbatean, Oreretan, fedibertsoaren bueltan jende talde polita bildu ginen, “Euskal fedibertsoko topaketak” izeneko jardunaldia ospatzeko. Elkar ezagutu, fedibertsoa ikusarazi eta etorkizun posibleetan pentsatzeko asmoz eta, baita ere, ondo pasatzeko asmoz. Jardunaldiak goizeko 09:30etan hasi ziren eta hitzaldien gunea antoatu ondoren, Dabidek (@[email protected]) jardunaldiak laburki aurkeztu zituen eta Goaitzek (@[email protected]) Badalab zertan datzan azaldu zuen.
Amazonek Goodreads izeneko webgune bat eskaintzen du liburuak ezagutara emateko, egileek zein irakurleek iritziak trukatzeko eta abar. Baina zerbitzu hau ikaragarri txarra da. Ez du inork moderatzen, bertan dauden eduki asko gezurrezkoak dira, erabiltzaileek egindako zuzenketak ez dira aintzat hartzen, bot bidez igotako zabor-edukiak ez dira garbitzen, hainbat idazleri kalte egiten die Goodread-ek eta Amazoni bost axola… Webgune honek eragiten dituen arazoen berri eduki nahi baduzu, irakurri Redditeko komunitate honetan kontatzen dituztenak.
Eta Goordreadsen alternatiba garbi, txukun, libre, federatu eta euskalduna ezagutu nahi baduzu, bisitatu Paperjale: https://paperjale.eus/
Abaraska taldea gara, fedibertsoa eta euskara defendatzen dituen librezale talde bat eta Oreretan egingo dugun "Euskal fedibertsoko topaketak" jardunaldira gonbidatzen zaitugu. Animatzen? Asko poztuko ginateke etorriz gero! Egun horretan etortzeko aukera irekia den arren, goian dagoen izen-emate formularioa betez gero hobeto aurreikusiko ditugu beharrak eta arreta pertsonalizatuagoa eman ahalko dugu.
Hauxe da egun horretako egitaraua:
Egitaraua
undefined
9:30 Sarrera
10:15 Jardunaldiaren aurkezpena
10:30 FEDICAT: 15 anys d'història
Rita Barrachina (Fedicat) eta Marcel Costa (Anartist)
11:30 Kafealdia: desbirtualizatu dezagun elkar!
12:00 Argia: nola salto egin fedibertsora
Asier Iturralde (Argia) eta Axier Lopez (Argia)
12:30 Fedibertsoa praktikan: taldeko erronkak
Mikel Gartzia (Abaraska)
13:30 Goizeko saioaren itxiera
Bazkaria (katerina)
15:00 Arratsaldeko saioaren irekiera
15:10 "ANARTIST: eines lliures per a artistes ll
Pilatutako liburu asko dituzu? Noizbait irakurri nahi dituzu? Euskaraz gehiago irakurri nahi duzu? Ez daukazu zer irakurri eta inspirazio bila ari zara? Bada, Paperjale.eus zuretzat da.
Paperjale.eus jaio da: librea, soziala eta federatua. Liburuez eta literaturaz euskaraz aritzeko lekua.
Duela hiru hilabete inguru argitaratu zuen Ben Brownek shuttlecraft, ActivityPub zerbitzari (zerbitzarirako software) pertsonal bat.
Zerbitzari gehienek pertsona taldeak ostatatzeko helburua dute (adibidez Mastodon). Eta egon badauden arren baliabide gutxiago behar duten erabiltzaile gutxi batzuentzako zerbitzariak (GoToSocial esaterako), Shuttlecraft desberdina da, pertsona bakarrarentzat delako derrigorrez: domeinu bat = erabiltzaile bat.
Oraindik hastapenetan dago eta oinarrizko ekintzak burutu daitezkeen arren, ezin da multimediarik igo (bai ordea irudiak ikusi) eta ez da erabiltzeko erosoa ez baitago Shuttlecraftekin bateragarria den aplikaziorik (lanean ari dira konpontzeko).
Norberak bere zerbitzarian edo VPS batean instala dezake, baina Ben Brownek glitch plataformarako ere prestatu du, inolako ezagutzarik gabe bi minututan mart
Gure kaleetako hizkuntza-paisaian euskara presente egotea garrantzitsua den bezala, Fedibertsoko kontuak eta ikurrak batean eta bestean bistaratuz ikusgaitasuna lortzen lagunduko dugu.
Tutorial labur honetan Wikipediako artikuluetan Mastodoneko kontuak nola bistaratu ikasiko dugu:
Wikidatan dagokion pertsona, talde edo erakundea bilatu. Adibidez, Udako Euskal Unibertsitatea.
Adierazpenak atalaren amaierako + gehitu adierazpena esteka sakatu.
Mastodon address (Mastodon helbidea) adierazpena bilatu eta klik egin.
Dagokion Mastodoneko helbidea idatzi, adibidez, [email protected] eta sakatu argitaratu.
Erantsita: irudi 1
Nola izan dezaket "Verified"-ikono bat, nire webgunea helbidean?
Oso erraza da!
Jarri zure mastodon helbide link bat zure webgunean, rel="me" batekin!
Adibidez:
<li>Mastodon</li>
Eta kitto!
#Mastodon #Aholkua #WebDev
Link Actions
Mastodon.eus-eko Tfe erabiltzaileak aholku interesgarri hau partekatu du.
Gancio softwarea ("Gantxo" ahoskatzen da) agenda partekatuak sortzeko erabiltzen da eta fedibertsotik jarraitu daiteke. Bertan egin daitekeen eragiketa garrantzitsuenetako bat ekitaldi bat argitaratzea da. Bideo honetan hori nola egin azaltzen da. Informazio gehiago: https://gancio.org/
Link Actions
Gancio softwarea ("Gantxo" ahoskatzen da) agenda partekatuak sortzeko erabiltzen da eta fedibertsotik jarraitu daiteke. Bertan egin daitekeen eragiketa garrantzitsuenetako bat ekitaldi bat argitaratzea da. Bideo honetan hori nola egin azaltzen da.
Mastodon erabiltzeko oso erosoa da Fedilab. Bideo honetan Fedilab aplikazioa ezagutuko duzu, baina baita Mastodon ulertu ere: zer den denbora-lerro lokala, globala, beste instantziak... Eskertzen dut bideoa zabaltzea, egindako lanak eragin zabalagoa izan dezan. Eta zalantzarik baduzu, galdetu eta sa...
Link Actions
Mastodon erabiltzeko oso erosoa da Fedilab. Bideo honetan Fedilab aplikazioa ezagutuko duzu, baina baita Mastodon ulertu ere: zer den denbora-lerro lokala, globala, beste instantziak...