Skip Navigation
Dabid

🐧 #SoftwareLibrea πŸ” #Pribatutasuna πŸ“‘ #BurujabetzaTeknologikoa 🧠 #KulturaAskea πŸŽ’ #HezkuntzanLibrezale πŸ“š #Literatura πŸ—¨οΈ #365egun

Posts
14
Comments
0
Joined
4 yr. ago
Euskal memeak @lemmy.eus
Dabid @lemmy.eus

Turrada bukatu da!

Ez naiz oso meme zalea, baina...

Fedibertsoa @lemmy.eus
Dabid @lemmy.eus

Euskal fedibertsoko topaketak: laburpen bat (edo)

Joan den larunbatean, Oreretan, fedibertsoaren bueltan jende talde polita bildu ginen, β€œEuskal fedibertsoko topaketak” izeneko jardunaldia ospatzeko. Elkar ezagutu, fedibertsoa ikusarazi eta etorkizun posibleetan pentsatzeko asmoz eta, baita ere, ondo pasatzeko asmoz. Jardunaldiak goizeko 09:30etan hasi ziren eta hitzaldien gunea antoatu ondoren, Dabidek (@[email protected]) jardunaldiak laburki aurkeztu zituen eta Goaitzek (@[email protected]) Badalab zertan datzan azaldu zuen.

Hitzaldien lehen txanda Ritarentzat (@[email protected]) eta Marcelentzat (@[email protected]) izan zen. Fedicat eta Anartist taldeetako kideak. Behin β€œFEDIVERS: 15 anys de mitjans socials federats” edo fedilib

Literatura @lemmy.eus
Dabid @lemmy.eus

Zein liburu sartuko duzu maletan oporretara joateko?

Eta oporretan ez bazoaz eta maletarik behar ez baduzu, zein liburu irakurri nahi duzu udan?

Literatura @lemmy.eus
Dabid @lemmy.eus

Malthusen ezinegona: liburu-tertulia

Kaixo, Lemmytarrok:

Datorren asteko asteartean, hilak 22 arratsaldeko 18:30tan, Elegose irakurle taldearen lehen liburu-tertulia antolatu dugu. Animatuko zarete gurekin elkartzera?

Software Libre Zalantzak @lemmy.eus
Dabid @lemmy.eus

GNU/Linux Install Party: Ekarri ordenagailua eta software librera pasatu!

Denbora daramazu software librean sartu nahian eta ez duzu pausoa ematen? Interneteko tutorialak ez dute zurekin funtzionatzen? Sistema pribatiboetatik aldentzea gustatuko litzaizuke, Ubuntu zure ordenagailuan nola instalatu ikasiz? Galdera horien erantzuna nahi izanez gero, Zuk Zeuk Egin Lab 2.0 hurrengo saiora joateko gonbita egiten dizugu.

Zure ordenagailua tailer praktiko honetara ekartzen baduzu, Ubuntu GNU/Linux sistema eragile librea nola instalatzen eta funtzionatzen duen ikasi ahal izango duzu. Horretarako, ez duzu aldez aurreko sistema eragilea desinstalatu behar, trantsizioa urratsez urrats egin nahi baduzu ere. Saioak iraungo duen 3 orduetan, alderdi teknikoa ikasteaz gain, software librearen baloreez eta bizi duen egoeraren inguruan hitz egin ahal izango dugu. Saioan Dabid Martinez, hacktibista, software librean aditua eta Soberania Teknologikoaren aldeko ekintzailea izango dugu lagun.

Saio hau formatu presentzialean egitearen aldeko apustua egin dugu, denok

Errezeta Begetalak @lemmy.eus
Dabid @lemmy.eus

Limoncello

Osagaiak

  • Sei-zazpi limoi (komeni da limoiak ekologikoak izatea, azala besterik ez dugu erabiliko eta ez dugu pestizidarik irentsi nahi).
  • Vodka edo pattarra (horrela ei da euskaraz "aguardiente").
  • 3 litro ur.
  • 1 kg azukre.

Prozedura

  • Zuritu limoiak (ikusi oharrak).
  • Bota litro bat vodka edo pattar limoiaren azalak alkoholean erabat hondoratzen utziko dizun edukiontzi batera.
  • Estali edukiontzia film garden batekin eta gorde ezazu leku ilun eta lehor batean astebetez (alkoholari limoi azalen olio guztia ateratzen lagun diezaiokezu egunero egurrezko koilara batekin maitekiro eragiten badiozu).
  • Astea igarotakoan, hiru litro ur jarri behar dituzu sutan, eta epel (ez bero) dagoenean kilo bat azukre bota behar diozu.
  • Eragin urari (berriz ere maitekiro, ez dugu ura mareatu nahi) azukrea erabat integratuta dagoen arte (ikusi oharrak).
  • Utzi azukre-jarabea erabat hozten.
  • Atera limoien azala mazeraziotik eta nahastu a
Plaza @lemmy.eus
Dabid @lemmy.eus

Bastida 1933: altxamendu anarkista

AzaΓ±ak presiditutako biurte errepublikar-sozialistaren porrotaren ostean, 1933ko azaroko Hauteskunde Orokorretan CEDAk burututako koalizio eskuindarrak irabazi zuen, oso zatitua aurkeztu zen ezkerraren aurrean. Abstentzioa aldarrikatu zuen CNT sindikatu anarkistak, emaitza hauen aurrean, komunismo libertarioa aldarrikatuko zuen Greba Orokor iraultzailerako deia egin zuen. Abenduko matxinada honek ez zuen kasik eraginik izan Euskal Herrian, bai ordea, eta, modu esanguratsuan, Bastidan.

Literatura @lemmy.eus
Dabid @lemmy.eus

Kropotkin 100 urte

2021an 100 urte bete dira Piotr Kropotkin geografo eta pentsalari anarkokomunista hil zela. Pixelfed.eus bilduma honetan bere pentsamendua ulertzeko zenbait liburu gehituko ditut.

Literatura @lemmy.eus
Dabid @lemmy.eus

Fedibertsoan elkarrekin irakurri

mastodon.eus Elegose irakurle taldea (@[email protected])

:elegose: Kaixo lagunok! Zer moduz #KantatzenDuteZaharrek liburuarekin? Gaur otsaileko proposamenak egiteko lehen eguna da, baina @Hilbeltza bekarekin idatzitako Sotoan gordeak liburua dagoeneko liburudendetan eta liburutegietan dagoenez, zer deritzozue horri ekiten badiogu otsailean? Sotoan gorde...

Elegose irakurle taldea (@elegose@mastodon.eus)

Animatzen zarete Hilbeltza bekarekin idatzitako Miren Gorrotxategiren, Sotoan gordeak liburua irakurtzera?

Literatura @lemmy.eus
Dabid @lemmy.eus

Non biziko zinateke?

Orain irakurtzen ari zaren liburuan biziko bazina, non biziko zinateke?

Ni Obaban.

Literatura @lemmy.eus
Dabid @lemmy.eus

2020an irakurri dudan libururik onena hauxe da...

Bada, aurten irakurri duzun libururik onena gomendatu beharko bazenit (ez du zertan 2020an argitaratuta egon behar), zein izango litzateke?

Ni neu hasiko naiz:

Gizona bere bakardadean, Bernardo Atxaga

Literatura @lemmy.eus
Dabid @lemmy.eus

Abenduan elkarrekin irakurtzeko proposamena

framadate.org Framadate

Framadate est un service en ligne permettant de planifier un rendez-vous ou prendre des dΓ©cisions rapidement et simplement.

Elegose irakurle taldea, Mastodon.eus-en kokatzen den irakurle talde bat da. Irakurle talde honen helburua hilero liburu bat hautatzea, bakoitzak bere aldetik irakurtzea eta hilean zehar kideen artean komentatzea da.

Abenduan irakurriko dugun liburua aukeratzen ari gara eta hauek dira aukerak:

Zergatik ez zara animatzen geurekin batera irakurtzera? Bete inkesta, eta lagundu irakurgaia aukeratzen.

Literatura @lemmy.eus
Dabid @lemmy.eus

Jolastuko gara elkarrekin?

Hurrengoa egin behar da:

  • Hartu euskaraz irakurri duzun azken liburua edo orain irakurtzen ari zaren liburua.
  • Ireki 57. orrialdean.
  • Iruzkindu bidalketa hau laugarren paragrafoko lehen esaldiarekin.

Ea asmatzen dugun zein den! (Egunean behin aplikazioan 10/10 egitea baino zailagoa izango da, baina tira... esperimentu gisa, edo).

Literatura @lemmy.eus
Dabid @lemmy.eus

Elegose irakurketa taldea ezagutzen duzue?

mastodon.eus Elegose irakurle taldea (@[email protected])

1,48K Bidalketa, 40 Jarraitzen, 288 jarraitzaile Β· :fedibertsoa: Fedibertsoan elkartzen den irakurle talde ireki eta parte hartzailea. :elegose: Hilero euskarazko liburu bat hautatu, irakurri eta fedibertsoan komentatzen dugu dagokion traola erabiliz.

Elegose irakurle taldea (@elegose@mastodon.eus)

Elegose Fedibertsoan elkartzen den irakurketa talde irekia da.

Hilero euskarazko liburu bat hautatu, irakurri eta komentatzen dugu. Informazio gehiago aurkituko duzue mastodon.eus-eko profilean eta baita hemen ere https://laborategia.eus/elegose/.

Elkartu geurera!!! Egunotan abenduko irakurketa zein izango den erabakitzen ari gara eta!