
Aitor Montesek Aramaioko medikuak bere paziente baten historia medikuan Osakidetzako beste mediku batek –Arrasateko ospitaleko anestesista ba...

Euskararen inguruko edozein gai eztabaidatzeko foroa.
Historia kliniko borroka
Aitor Montesek Aramaioko medikuak bere paziente baten historia medikuan Osakidetzako beste mediku batek –Arrasateko ospitaleko anestesista ba...
Aitor Montes Aramaioko medikuak salatu du Osakidetzako beste mediku batek bere paziente baten historial klinikoan bere kontrako mezuak idatzi dituela euskara erabiltzeagatik.
Itzuliko/Egokituko al dugu Wordleri buruzko komiki zoragarri hau euskarara?
Fedibertsoan hainbeste burmuin egonda ea hau lortzen dugun. @[email protected]i esker ezagutu dut: https://mastodon.eus/@otsokume/107877983380321823
(Barkatuko didazue bost letrako hitzak ez erabiltzea)
Zergatik? Zergatik ez dut nahi.
Kaixo, Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz eta etxean euskararik ez duten umeek zailtasunak dituzte "Zergatik?" galderari ".............-lako" erantzun behar dela ulertzeko, edo hori egitea lortzeko.
Behin behineko soluzio moduan, erantzunean "Ze ez dut nahi" esateko eskatu nien ikasturte hasieran. Eta nahiko pozik nengoen, ondo barneratu eta elkarri gogorarazten diotelako modu hori. Gero pentsatu dut agian hobe zela "Zeren ez dut nahi" irakastea (egunen batean "zeren ez baitut nahi" zuzenagoa dela ikasiko dute agian). Baina, nire galdera zuentzako da: ondo iruditzen zaizue? "Ze..." ondo edo "zeren..." hobeto? Edo biak desegokiak?
PD: bururatu zait beste jarduera bat, animaliak lantzen ari garela eta, hau indartzeko. Animalia batzuen informazioa emango diet inprimatuta eta arbelean adibide hau: "Matxinsaltoa eta igela berdinak dira salto egiten dutelako. Baina desberdinak dira matxinsaltoak sei hanka dituelako". Horrelako esaldiak idatzi beharko dituzte eta ohitzen hasiko dira
Eusko Jaurlaritzak Covid-ak kaltetutako EAEko hedabideei emandako diru-laguntzen %93,4 gaztelerazko hedabideentzat
Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euroz hornitutako diru-laguntza programa bat onartu du, EAEko prentsa idatziari eta irratiei zuzendutakoa, Covi…
Eusko Jaurlaritzak Covid-ak kaltetutako EAEko hedabideei 5 milioi euro emango dizkie.
Horietatik 4,7 milioi (%93,4) erdarazko hedabideei. Vocento taldeak 2,4 milioi jasoko ditu, ia erdia. Grupo Noticiasek ia milioia.
Euskarazko 2 hedabidek bakarrik jasoko dute zerbait: Berriak eta Bizkaia Irratiak. Bien artean 330.000 euro, guztiaren %6,6.
Eta oraindik badago euskarazko hedabideak diru-laguntzetatik bizi direla dioen jendea...
EITBk 'streaming' plataforma bat jarriko du martxan 2022an: 'Primeran'. Ikus-entzunezko sektoreko zenbait profesionalen arabera, euskarak nagusi izan beharko luke zerbitzu berrian.
Ekainaren 26 eta 27 arteko gauean izan zen erasoa. Hiru gizonek Jean-Louis Iratzoki donibandarrari peronea hautsi zioten, herriko “ez jaietan” euskaraz aritzeagatik.
Ladix Arrosagaray: "Ziburuko Azokarekin, egun batez bederen euskara gure plazan izan dadila nagusi"
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka ekainaren 12an izanik, azken egunetako antolaketa lanetan buru-belarri dabil Ladix Arrosagaray, Baltsan elkarteko kidea. Azokak euskarari egiten dion ekarpenaz
Larunbat honetan, ekainak 12, Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka ospatuko da
Batuko aditz-paradigma logikoa da?
Goguan det behin Aitor Arana euskal filologo esperantistakin bazkaltzen aipatu zula bea ez dola bate ados euskera batua adostian aditz-paradigma bat hartu baño etzutela errespetatu, "konjugazio" batzuk ilogiko/irregular bihurtuz.
Goatze naiz "zenidan" ta "zenigun" kritikatze zitula, "ziazun" ta "ziguzun" izan beharko zutela esanez. Bazun bere azalpen osoa ta ulergarria, oain eztet goatzen.
Bado kontu bat oain etorri zaitena (berrize) burura. Gazteleraz ume batek "descubrido" esango luken moduan "descubierto" ordez, txikitan nik "ziazun" modukoak erabiltze nitun. Erakutsi ziaten hoi gaixki zeola, "etzala zuzena", batua izango balitz euskera onargarri bakarra. Ta gaur egun ere, belaunaldikoek esaten jarraitzeiate eztala zuzena; nik eztabaidatu ite diet.
Beraz, zuek hau pentsatu al dezute? Bakazute honen inguruko analisirik? Ni Aitorri galdetzeko gogoz nabil oraindik, iritxiko da garaia, baño bitartian eztabaidatu dezagun!
Euskarazko zenbakien logika asmatzen Nazioarteko Hizkuntzalaritza Olinpiadetan
Nazioarteko Hizkuntzalaritza Olinpiadetako ariketa batean euskarazko zenbakien logika asmatu behar zuten.
Oso bitxia da euskaraz ez dakien norbait logika hutsez zenbakiek zer esan nahi duten asmatzen ikustea.
Logikari jarraituz 39 = hogeita *hamabederatzi dela esaten du. Zergatik da hemeretzi? Eta hemezortzi?
2019an paperean argitaratu zen hiztegia linean jarri du orain Euskaltzaindiak, gizartearen eskura. Hiztegia HEMEN kontsulta daiteke. Online bertsioaren hel...
Hemen kontsultatu daiteke: https://www.euskaltzaindia.eus/component/ehhe/?task=home&Itemid=1193&lang=eu
Zaunk edo zaunka? Zaunka edo Zaunkaka?
Hitzeinda, ne inguruan bigarrena erabiltzea baño etzait -ka bukaeran egitura logikoa iruitzen
Ze iritzi dakazute?
5ean edo 5an?
Beti izan det zalantza nola jokatu zenbaki batzuk euskera batuan, nere sukalkian ite deten moduaz nahastuta.
Nik "bostean" eta "hogeitabatean" esate det, baño batuaz nola da zuzena? 5ean edo 5an?