Skip Navigation
Unx

Bizitzako udazkenean, beltxarga kantari.

Posts
26
Comments
1
Joined
4 yr. ago
  • OK! Horrela ondo? @[email protected]

  • maitatzeko territorio librea @lemmy.eus
    Unx @lemmy.eus

    Tinder pixka bat euskaratuta

    Beno, bide onean goaz! Norbere hizkuntzan larrua jotzea, plus bat baita!

    maitatzeko territorio librea @lemmy.eus
    Unx @lemmy.eus

    Beltxargaren kantua

    Aste benetan garrantzitsua izan da hau; esango nuke, nire bizitzan mugarria izan dena. Azkenaldian, nahi baino kezkatuagoa nengoen nire desio sexual mailaren jaitsierarekin. Joan den sei bat hilabetean igartzen nuen, nire maitaleekin, nahi baino gehiago kostatzen zitzaidala sarketa egitea (zakila nekezago gogortzen zen, eta gogortzen zenean, bizkor ibili behar izaten nintzen, lehen baino askoz ere gutxiago irauten zidalako). Azken hilean, gainera -maitale berri batekin hastearekin batera- zaila ez, praktikan ezinezkoa bihurtu zitzaidan. Zorionez, nire sexu lagunak ulerkorrak dira, eta badira sarketaz aparte egin daitezkeen gauza asko; baina, nahiz eta ez dudan presiorik sentitu, ni neu ez nengoen konforme, pena ematen baitzidan denoi gustatzen zaigun jolas horretan ezin aritzeak.

    Beraz, duela aste batzuk eta ex-maitale batek sujeriturik, medikuarekin txanda hartu nuen. Izan ere, behin adin batetik aurrera, prostata arazoak aintzat hartu beharreko kontua dira, eta ideia ona iruditu zit

    maitatzeko territorio librea @lemmy.eus
    Unx @lemmy.eus

    Sexu Askapen Topaketa Basatia

    mastodon.eus Ehgam (@[email protected])

    Erantsita: irudi 1 Ehgam Gorbeialdea+etik lehenengo Sexu Askapen Topaketa Basatia antolatu dugu. Ideia elkarbanatzeko espazio bat sortu, elkar ezagutu, lasai egon eta hirietatik at bizi garen transmaribibollo pertsona eta kolektiboen artean artikulatzea da. Bazkaltzera animatzen bazarete, mesedez 2...

    Ehgam (@EhgamEH@mastodon.eus)

    Kontuz, konfunditu gabe! (ez da Sexu Askapen Basatiaren Topaketa). Edo agian bai?

    maitatzeko territorio librea @lemmy.eus
    Unx @lemmy.eus

    Dramarik gabeko bereizketak

    Maitaniztasunaren plan atsegin horretan, jendea badator, eta badoa. Uste nuen nire barruko "maitale erromantikoa" ondo akabatzen ari nintzela, baina ai! urte askotako garun-garbiketak badu bere eragina, eta aitortuko dut betirako bikotea aurkitzeko gogo hori ez dudala ezabatu oraindik; norbaitekin zahartzeko, gure esku zimurrak elkarri emanik amaierara arte ibiltzeko.... Baina maitasun erromantikoaren letra txikiak dio: bikotearen kideetako bat, gutxienez, eramantsua izan behar dela. Gazteleraz esaten den bezala, "tragadera handiekin": bestearen egoskorkeria guztiak onartzeko pazientzia eta ahalmena, alegia. Hori nekez aurkituko da gaur egungo pertsona ahaldunduen artean, beraz, horrekin ahaztea izango genuke onena.

    Beraz, maitaleak badatoz, eta badoaz. Batzuekin sintonia ona aurkitzen dugu, eta luzarorako harremanak abiatzen dira; besteekin, behin edo birritan egon, eta argi dago ez dagoela konexiorik. Dramarik gabe bereizten dira gure bideak, elkarrekin kontaktuan jartzeko gogo gutx

    Euskara @lemmy.eus
    Unx @lemmy.eus

    Historia kliniko borroka

    Aitor Montes Aramaioko medikuak salatu du Osakidetzako beste mediku batek bere paziente baten historial klinikoan bere kontrako mezuak idatzi dituela euskara erabiltzeagatik.

    maitatzeko territorio librea @lemmy.eus
    Unx @lemmy.eus

    Egoera latz bat

    15 urte iheslari, eta 10 gartzelan.

    Zure bikotea beti hor. Eusten, babesa ematen, bisitetan. Behin baino gehiagotan esan zenion: aske zela, bilatzeko beste norbait. Baina zurekin fidel mantentzea erabaki zuen.

    Atera zarenean, izugarri eskertzen diozu urte guzti horietan zurekin egon izana. Baina jada ez zarete pertsona berak.

    25 urte eta gero, zahartu zarete, bai zu eta bai bera. Asko maite duzu, baina jada ez zaitu erakartzen.

    Bizitzen hasi zara. Beste pertsona bat ezagutu duzu. Harekin zoaz.

    Zeinek du errua? Inork ba al du errurik?

    maitatzeko territorio librea @lemmy.eus
    Unx @lemmy.eus

    Swing gau bat

    Larunbatean lehen aldiz izan naiz swinger lokal batean.

    Neskalagunak bere garaian izan zuen bezala (hura hirugarrenez zetorren), nire lehen aldi honen ostean "aje emozionala" izan dut, baita ere. Alegia: swing gauean jendearekin bizi izandakoa berbizitzen, gogoratzen, bergozatzen. Atzo, kotxea gidatzen nenbilela, kontuz ibili behar izan nintzen, arreta nahi gabe hara joaten baizitzaidan, errepidetik aldenduz!

    Labur esanda: 23:45ak aldera iritsi ginen. Trago bat hartu eta gero, neskalaguna eta biok gela ilunera sartu ginen, larrua jotzera; handik gutxira ondoan beste bikote bat jarri zitzaigun; ari zirela, gurekin "nahastea" proposatu genien, eta baietz; neska-mutil konbinazio guztiak probatu genituen (lauron oniritziz, eta baimena eskatu eta gero, han ez baita inor nahi ez duenik egitera derrigortzen). Esperientzia ederra benetan. Haiek etxera joan zirenean, gu beste trago bat hartzera joan ginen barrara; behin indarrak berreskuratuta, ohe handi komunen ondoko eserlekuetara joan gine

    maitatzeko territorio librea @lemmy.eus
    Unx @lemmy.eus

    Polipoteak

    Arraioa! Nola ez nintzen ni honekin enteratua? ;-) Gainera, bilaketa txiki bat eginez, ikusi dut nahiko sarri egiten direla, Bilbo aldean behintzat. Kontuan hartzekoa.

    maitatzeko territorio librea @lemmy.eus
    Unx @lemmy.eus

    Outdoor sexua, eta 15 urtetako aldea

    Garai batean oso outdoor txortazalea izan nintzen: gogoan ditut bikote ezberdinekin basoan, zelai batean, ermita baten atarian, supermerkatu handi bateko komunetan, kostaldeko haitzetan egindako larrualdi mundialak. Gero haurrak izan nituen, eta 15 urte handi igaro dira aire librean jotzeko aukera eta gogoa berriz etorri direnerako.

    Oraindik hiru bat aldiz baino ez dira izan, baina alde deigarria igarri dut: lehen satiro hutsa nintzen eta orain berriz, mendian izandako sexu harremanak sarketarik gabekoak izan dira. Hau da: hiru aldietan ondo pasatu dugu, ahoz eta eskuz plazerra emanez baina aluan sartu nahi izan dugunean, ziunnnn! zakila barraskiloa bere oskolean bezala ezkutatu zaigu. Hori, ahoz eta eskuz plazer-jostaketan polito gogortu eta gero, ez pentsa.

    Arrazoietako bat ohean jotzera egin naizelako izan daiteke. Lehen, egia da, ez genuen izaten hainbeste aukera, eta beraz edonon eta edonoiz aprobetxatu behar hori, beroaldien mesedetan izango zela uste dut. Beste arrazoietako b

    maitatzeko territorio librea @lemmy.eus
    Unx @lemmy.eus

    Monogamiatik askatzea

    Aupa, aspaldikoak! Nik nire gai faboritoari helduko diot, nire maiteñoetako batek helarazi didan artikulu hau zuekin partekatzeko. Gustatu zait benetan; gaiari dramatismoa kentzen diolako, batez ere.

    maitatzeko territorio librea @lemmy.eus
    Unx @lemmy.eus

    Satan!

    "Ezezagunekin izandako sexu harremanak..." mesedez! Edozein hetero, edozein jaitan egiten duen gauza da hori eta! Ezezagunekin ligatzea alegia. https://blogak.argia.eus/mikel-garcia/2022/05/23/sexu-zikina/ Horrelako mezuak etsigarriak dira: esan gabe doa, batzuek egoera aprobetxatzen dutela, soluzioa familia eredu tradizionalean ezarriz. Agerian noski (armairu barrukoak, beti bezala, ezkutuan jarraituko baitu).

    maitatzeko territorio librea @lemmy.eus
    Unx @lemmy.eus

    Poliadarrak

    Ni baino 20 urte gazteagoa den maitalea dut. Zoragarria zait bere gorputz liraina nirearen gainean zaldika ikustea; zoragarria, baita ere, harentzat ni bezalako gizon heldu bat erakargarri izatea. Egoarentzat bikaina, inondik ere!

    Halere, azkenaldian lanpetuta eta bestelako kezkekin nabilela, ez dut sexurako betarik. Berak ordea, sumendia du hanka artean eta hura itzaliko duen suhiltzailea behar.

    Puntu honetan, mila bider bedeinkatzen dut polimaitasunaren kontu hau. Izan ere, ni bizpahirurekin nabilen bezala, bera ere hiruzpalaurekin dabil. Eta gure mezu adeitsuen artean, besteekin ditugun “jugadak” ere komentatzen ditugu (jelosiarik ez), eta ni pozik nago neuk eman ezin diodana besteengan aurkitzen duelako. Ez bainuke nahi hura nire zain egotea, hau presioa!

    Gainera, gauza xelebrea deskubritu dut. Besteekin larrutan irudikatzeak asko berotzen nauela!

    Entzuna dut, jende edadetuak “voyeur” izateko zaletasuna garatzen duela. Gorputzak erantzuten ez duelako zela imajinatzen nuen, ba

    maitatzeko territorio librea @lemmy.eus
    Unx @lemmy.eus

    Jostailu sexualak, cunnilingusaren kalte?

    Beti izan naiz cunnilingus zalea; baina azkenaldian konturatu naiz zailagoa egiten zaidala sexulagunei bide horretatik orgasmo bat eragitea. Lehen baino askoz ere gehiago saiatu behar naiz! Egia da, baita ere, emakumeen artean “satisfyer”motako jostailu sexualen erabilpena asko hedatu dela; nire lagunen artean bai, behintzat. Honek zerikusia izan dezakeela pentsatu dut, baina ezin ziur esan; agian abilezia galtzen ari naiz!

    Norbaitek horrelakorik igarri badu, eman ditzala bi kolpe mahaigainean. :-)

    maitatzeko territorio librea @lemmy.eus
    Unx @lemmy.eus

    Kontsolator

    Urteak dira arraro sentiarazten ninduen gauza bat igartzen nuela: lagunen bat ezbehar baten ondorioz elbarri geratu izan zaidanean, haren emaztea ikustean nolabait hura "kontsolatzeko" gogoa. Eufemismoak alde batera utzita: senarrak aurrerantzean bete ezingo zuen sexulagun papera hartzea. Laguna lagun nuela (berarekin haserrerik eta mendeku gogorik ez, alegia), eta bikotean lagungarri izateko gogoz.

    Sekula ez diot buelta asko eman izan honi, immoral xamarra iritzita. Bistan denez, ez diet kinka horretan dauden lagunei sekula "fitxarik sartu" izan.

    Baina orain, polimaitasunaren ezti gozoetan nabilela, beste ikuspegia dut. Ez zait hain terriblea iruditzen. Are, jakinik horrelako kasuetan elbarria bera izaten dela onik geratu den bikotea sexua kanpoan bilatzera animatzen duena. Gauza batek (sexuak) ez baitu bestea (bikotearekin jarraitzea) zertan kendu behar.

    maitatzeko territorio librea @lemmy.eus
    Unx @lemmy.eus

    Natura jakintsua

    Natura jakintsua! Belarrietan eta sudurrean ileak ateratzen hasten zaizkizunean, zure maitaleen bista ere kaskartzen hasten da.

    maitatzeko territorio librea @lemmy.eus
    Unx @lemmy.eus

    Alovoa, kode librean oinarritutako ligatzeko app-a

    alovoa.com Alovoa - Meet new, exciting people!

    Meet new people in your area, absolutely privately using open-source technologies. You're only a few clicks away to find new friends, dating and sexual partners. Looking for a girlfriend, boyfriend, quick hookup, one-night stand or just someone with the same interests? No problem!

    Alovoa - Meet new, exciting people!

    Itxura ona, ezta? Probatzen baduzue, komentatu!

    maitatzeko territorio librea @lemmy.eus
    Unx @lemmy.eus

    Isurtze txungoa tantran (kanpaia jotzean itsu geratuko zara reloaded)

    Nire ex-polimaitale batekin hitz egiten, kuriositatea ematen didan gauza batekin atera zitzaidan. Neska orain tantraren bideetatik barneratuta dabil, eta extasi mota hori ezagutu duenetik, jada ohiko sexuak ez dio tiratzen. Eta rollo horretan askotan esaten dena aipatu zidan: "Isurketa indar sexuala galtzea dela" (jakingo duzue, agian, tantra praktikatzen duten gizonak haziaren isurketa ekiditen dutela; hau da, orgasmoa isuri gabe izatea bilatzen dute).

    Nik horri buruzko erreferentziaren bat nahiko nuke, edo behar bezalako azalpen bat: zergatik galtzen da isurketan indar sexuala? Zein bidetatik? Zein ondoriorekin? Ez dit balio "Urlia maisu handiak esaten duelako", "isurtzean xxx, yyy eta zzz elikagaiak galtzen direlako" edo "Indiako 5000 urteko tradizioan hori esaten delako". Azalpen plausible bat, mesedez.

    Izan ere, kontu horri katolikoen "Pajak egiten badituzu, itsu geratuko zara!" esaeraren antz handiegia hartzen diot. Indian, dena ez baita hartzeko modukoa (kastak, intokableak,

    maitatzeko territorio librea @lemmy.eus
    Unx @lemmy.eus

    Ligatzeko sare sozialen esperientzia

    lemmy.eus Harreman berrietarako lekuak - Lemmy.eus

    Garai batean jendea baserri isolatuetan bizi zenean, erromeriak ziren elkar ezagutzeko eta harremanak abiatzeko lekua. Lehenago, gurasoen arteko tratuak edo bahiketak ere ez ziren arraroak: gizonek emakumeak bortxatzea/bahitzea, alegia, “de facto” bere jabetza indarrez aldarrikatuz. “Orain ez nauzu ...

    Aurreko batean aipatu genituen, gaur egunean, harremanak egiteko sortu diren aukera berriak. Gaurkoan, spin-off bat eginez, ligatzeko app-i buruz espezifikoki hitz egin nahiko nuke. Aipatu bidalketa horretan, nik erabiltzen dudanari "propagandarik egin nahi ez niola" esaten nuen, baina orain ez dut hain argi. Izan ere, oso pozik nago izaten ari naizen esperientziarekin (jo ta jo!), beste sare sozialek eskatzen didaten prezio beretsuan -nire datuen truke, alegia-. Hori dela eta, hari honetan erabiltzen ari naizen sare horren (Tinder) gaineko kontuak partekatu nahiko nituzke, zuei gauza bera egitera gonbidatuz (horri edo antzeko beste sare sozialei buruz, noski: Grindr, Meetic, Badoo, Kaixomaitia...).

    maitatzeko territorio librea @lemmy.eus
    Unx @lemmy.eus

    Nazka ematen diguten praktikak

    Bikote batean onargarriak diren praktikak, eta gustuko diren praktikak, ez dira zertan berdinak izan behar.

    Are, biek gustu desberdinak izan ditzakete. Adibidez: emakume bati zakilak txupatzea gustatu dakioke, eta gizonari ez (ezagutzen dut horrelako kasu bat); alderantziz gertatzea ere ohikoa da. Bada, baita ere, muxu sakonek (mingainarekin) nazka ematen dion jenderik.

    Baina hau ez da txarra; txarragoa da, bakearen alde, bikotekideetako bat gustuko ez dituen gauzak egitera behartuta sentitzea, besteari gustatzen zaiolako.

    Dena den, denborarekin, maskarek erortzeko joera dute. Alegia, egoera hau denborarekin aldatuz joan ohi da. Topikoa bezala: nobiotan "inperfekzio liluragarria"iruditzen zaizun aho ondoko orbain hori, 15 urte elkarrekin daramatzazuenean, "garatxo nazkagarri" bihurtzen da. Gauza naturalak dira, oso.

    Horrelako egoeran, bikote harremana giltzarrapo itogarria bihur daiteke. Aterabide bat maitaniztasuna izan daiteke: zure bikoteari gustatzen ez zaiona gustuko duen bes

    maitatzeko territorio librea @lemmy.eus
    Unx @lemmy.eus

    Pornoaren eragina bizitza errealean

    Pornoz hezitako gizarte honetan, gazteok jasotzen ditugun ereduak zenbait kasutan ez datoz bat jendartean nagusi diren praktikekin. Gehiago ere esan daiteke: zenbait sexu praktika berri (eta ez oso osasungarri) hedatzen ari dira, sexukide bietako batek besteari exijitzen diotelako ("pornoan bezala"), ez gutxitan bestearen gogoz kontra. Zer deritzozue? Seguru adibideren bat ezagutzen duzuela.