
Ez da kontu berria idatzizko literatura ere entzunez jasotzea. Audio-liburuen fenomenoa, hainbat herrialdetan dagoeneko sustraitua dagoena, horren jarraipena baino ez da. Inguruko hizkuntzetan

Euskal Herrian ez dago oso zabalduta (oraindik) audioliburuak entzutea, baina beste hizkuntza batzuetan oso ohikoa da eta gauza eder-ederrak daude! Komunitate honek balio dezake audio gomendagarriak partekatzeko, proiektu berriak sortzeko...
Ez da kontu berria idatzizko literatura ere entzunez jasotzea. Audio-liburuen fenomenoa, hainbat herrialdetan dagoeneko sustraitua dagoena, horren jarraipena baino ez da. Inguruko hizkuntzetan
Apirilean ireki zuen Podkast plataforma EITBk eta irail honetan gehikuntza interesgarria egin diote:Audioliburuak. Aisia-Fikzioa atalean sa…
Audiobook bay (ABB)
Atari hau gomendatu berri didate, ez dut ondo ezagutzen, baina hemen partekatzen dut, berari buruzko zalantzak argitu edo elkarri gomendioak egiteko: Audiobook Bay (ABB)
Podcastak.eus
2017an jarri zen abian Podcastak.eus proiektua, euskarazko podcastak biltzen dituen webgunea. Webgune honek era beran podcast propio bat du eta bertan euskal podcastingaz aritzen da Egoitz Lizaso, gonbidatu bereziekin sarritan. Aupa zuek!!!
EITBpodkast
A ze albiste ona, EITB bidez audioak eskuratzeko atari berri hau! Ongi etorri EITBPodkast!!
Liburutegian, audioak!
Podcastak, audioliburuak... nahi ditugunean, internet bakarrik dugula asumitu dezakegu. Baina begiratu duzu zure herriko liburutegian? Litekeena da gauza gutxi eta zaharrak egotea, baina batzuk eder-ederrak izango dira...
CD euskarrian baldin badaude, norberak ikus dezala ea ordenagailu batean sartuz audio fitxategiei kopia-itsats egiteko aukera dagoen. Mugikorrera pasa eta erosoago entzuteko, kalean goazela-edo. Copyright-a duten lanak baldin badira, ez zabaldu interneten modu traketsean eta listo, arazorik ez.
Pako Eizagirreren podcastak
Publishing Podcasts for Free since 2005. Record, Publish, Distribute, and Monetize Your Podcast on Desktop or Any Mobile Device. Share Your Voice with the World.
Pako Eizagirrek Aittu! plazaratzeaz gain, baditu beste audio ezezagunago batzuk Interenetera kargatuta: https://www.podomatic.com/podcasts/aittu
Audioak - zientzia dibulgazioa
Elhuyar fundazioaren eta EITBren eskutik
Etxegiroan.eus
Haur eta gazte literatura. http://etxegiroan.eus/eu/audioak/literatura-euskaraz Literatura.
Xerezaderen artxiboa
Jasone Larrinaga eta Ana Morales arduradun direla, aspalditik ari da Xerezaderen Artxiboa fikziozko audioak euskaraz sortzen (Bilbo Hiria irratian). Beharbada ildo honetan lan handiena egin duen proiektua da. Ezagutu beharrekoa!!
Aittu.eus
Ezin da kalkulatu Pako Eizagirrek zenbat lan egin duen urte luzez. Bere webgunea erreferentzia da aspalditik irakasle askorentzat. Bereziki umeei bideratuta. Ikertu webgune hau!!
Sara izeneko gizona (7 kapituluak)
Bernardo Atxagaren baimenarekin, audioliburu hori grabatu eta Booktegi.eus webgunean argitaratu genuen. Doan deskarga daiteke, baina gustatuz gero Booktegi proiektuari dohaintza egitea gomendagarria da, indartu dadin.
Haritulab audioak
Digitalizazioaren sinbiogenesia!
Digitalizazioaren gainean hausnartzeko fikzioa erabiltzen duten lizentzia libreko testuak... euskaraz audio formatura egokituta! Eskerrik asko eta zorionak Haritulab!!!
Poesia. SUSA poema audioak
Susa argitaletxearen webgunea begiratzeke neukan, aspalditik, eta gaur hasi naiz audioen atalarekin Nobela edo narrazio motzik ez omen dago, poemak bakarrik (oraingoz?). Baina aizu, egileak berak irakurrita sarritan! Poesia gutxi irakurtzen dela entzun izan dut, entzunaldi bat merezi du honek...
Booktegi.eus
Webgune eta proiektu bikaina da Booktegi.eus. Besteak beste, audio liburuak edo pilulak eskaintzen ditu. Entzun duzu baten bat? Gustatu zaizu? Gomendatu audio zehatzak hemen nahi baduzu!
Zirriborroak eta gero
ZIRRIBORROAK ETA GERO proiektua ezagutu beharrekoa dela iruditzen zait. Dohainik fabula utopikoak (nahiko optimistak behintzat) sortu eta eskaintzen dituzte punta-puntako idazle eta ilustratzaileek. Audio eta guzti gainera! Webgunea badute, baina beharbada entzuteko modu errazena Telegram kanala da.
Baleafunk.eus (euskarazko Funkwhale instantzia)
Irratsaioak, podcastak, audio literatura... igotzeko plataforma da Funkwhale. Eta badago instantzia bat euskarazko edukientzat!! Izen ematea irekia dela uste dut.
Graphic Audio (ingelesez)
GraphicAudio 'A Movie In Your Mind' - Full Cast Dramatized Audiobook Entertainment
Kaixo!
Nire ustez bi audio liburu mota daude:
Lehenengo motakoak gehiago gustatzen zaizkidan arren, bigarren taldekoak egiten dituen Graphic Audio gomendatu nahi nuke: https://www.graphicaudiointernational.net/
Brandon Sanderson idazlearen Mistborn liburu saga entzun nuen, adibidez, eta BIKAINAK iruditu zitzaizkidan.