Argazki eta irudi iradokitzaile, bitxi edo gogoangarriak.
-
Irudi-mirudi @lemmy.eus Txopi @lemmy.eusPalestinar manifestari bat
Israel 1948an independizatu zen Britainia Handitik, duela 75 urte.
Informazio gehiago: https://eu.wikipedia.org/wiki/Israel-Palestina_Gatazka
-
Irudi-mirudi @lemmy.eus Txopi @lemmy.eusSuteak Nafarroan
Argazkia, oker ez banago, Astrainekoa da. Egilea: Iñigo Ziganda
-
Irudi-mirudi @lemmy.eus Txopi @lemmy.eusIlargi eklipsea
Hodeien eraginez askok ikusterik izan ez bagenuen ere, munduko beste txoko batzuetan ilargi eklipsea gozatu ahal izan zuten. Argazki eder hau Teiden ateratakoa da (Afrika) eta ilargiaz gain Esnebidea ere ikusten da.
Egilea: Imanol Zuaznabar
-
Irudi-mirudi @lemmy.eus Txopi @lemmy.eusPoloniar gurasoek tren geltokian haurrentzako orgak uzten dituzte ukrainar amek eraman ditzaten.
Oharra: orgak amentzako dira aitak Ukrainan soldadu geratu behar izan dutelako.
-
Irudi-mirudi @lemmy.eus Txopi @lemmy.eusHau ez da argazki bat
16 urte dituen Shania McDonagh izeneko irlandar neskato batek egindako marrazkia da. Marraztu duen gizona arrantzale bat da.
-
Irudi-mirudi @lemmy.eus Porru @lemmy.eusinoiz ibili ez dugun bidea bezalakoak gara
inoiz ibili ez dugun bidea bezalakoak gara
ezberdinak eta berriak behin eta berriz
geure burua ez ezagutzearen beldur
gainerakoei aurkakoa erakusteko ahaleginean itotzen garaIzaskun Gracia Quintana
Mutrikuko gaztetxeko komunean ikusita
-
Irudi-mirudi @lemmy.eus Txopi @lemmy.eusLekeitio-Ondarroa bidea, 1901
- Egileak: Ramon eta Valentin Zubiaurre.
- Iturria: Euskal Museoa (Bilbokoa).
-
Irudi-mirudi @lemmy.eus Txopi @lemmy.eusOlmeka kulturako indusketa, 1965
Argazkian ageri dena Mesoamerikan existitu zen Olmeka kulturan hain ohikoak ziren harrizko buru erraldoi bat da. Olmekak orain Mexikoko golkoa den zonaldean bizi izan ziren eta K.a. 1250. urtetik K.a. 500-400. urtera iraun zutela uste da. Ezagutzen den Amerikako zibilizazio zaharrena da.
Wikipedian buru gehiago ikusgai.
-
Irudi-mirudi @lemmy.eus aitor @lemmy.eusTXORTAKETA MASIBOA
Eguzki Urteagak, EHUko irakasleak hala dio
-
Irudi-mirudi @lemmy.eus Txopi @lemmy.eusUdaberria, uda, udazkena eta negua
Ez dakit non den baina argazki-sorta bikaina iruditzen zait.
-
Irudi-mirudi @lemmy.eus aldatsa @lemmy.eusSymphyotrichum novi-belgii lorearen irudiaren misterioa
Erantsi dudan Wikipediako irudiak 90 milioi eskaera jasotzen zituen Indiatik, Asian dituzten zerbitzarien multimedia eskaera guztien %20 inguru.
Azkenean argitu dute misterioa. Indiako aplikazio ezagun batek, abiarazten den bakoitzean, irudi horren eskaera egiten omen du, auskalo zergatik.
-
Irudi-mirudi @lemmy.eus aitor @lemmy.eusIZAN ZAITEZ PAILAZO, EZ ERTZAIN!
Mirri ta Txiribiton mundua salbatu nahian
-
Irudi-mirudi @lemmy.eus Porru @lemmy.eusEz naiz amesten nuena baina behintzat ez naiz ertzaina
Pareta batean espraiz idatzita. Posible da azken egunetako Donostiko istiluen arira izatea.
-
Irudi-mirudi @lemmy.eus Txopi @lemmy.eusZarautzeko eskalea
Gabon gauean, Torre Luzeko parkean, kalean gaua pasa zuen gizon bat hotzez hil zen.
Gaur goizean arrosa gorri bat agertu da zendu zen bankuan.