
Gasteizen eta Iruñean iaz baino bi gradu gutxiagokoak izan dira aurten batez besteko tenperaturak. Hego Euskal Herriko hiriburuen artean, baina, Bilbo da beroena, 21,21 °C-ko batez bestekoa neurtuta (2022an baino gradu bat beherago). Donostian 19,72 graduan egon da batez bestekoa (iaz 21,1).
