
Nafarroako Pirinioetako Plana lau ardatz nagusitan egituratzen da: herritarren parte-hartzea, kogobernantza, ekintza-plana eta komunikazio-plana.

Mila esker egindako lanagatik eta ildo honi ekiteagatik!
Pirinioan ekosistema kooperatibo eraldatzaileak sustatzen
Nafarroako Pirinioetako Plana lau ardatz nagusitan egituratzen da: herritarren parte-hartzea, kogobernantza, ekintza-plana eta komunikazio-plana.
Olatukoopek, Gu Pirinioa eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, Pirinioan ekosistema kooperatibo eraldatzaileak sortzeko lanketa egiten ari da. Formazioa eta proiektuen bidelaguntza ardatzekin, lurraldetutako erreferentziazko ekosistemak sortzeko lehen pausoak eman dituzte. Subjektu eraldatzailea artikulatu, lurralde beharrak identifikatu, eta burujabetza materialak autoeraketaren bidez lantzeko asmoarekin, lehen bost proiektuen bidelaguntzak abian dira. 2022an bidea egiten jarraituko dute, #LurraldeBurujabeak helburu.
Bosgarren Olatua Telegram kanala
Euskal mugimendu kooperatiboaren eraldaketa prozesuari lotutako iritzi eta berriak. Interkooperazioa eta Mutualismoa! #Koop #ESE 🌊 [Editorea: Beñat Irasuegi Ibarra]
Euskal Herriko kooperatibismo olatu berriaren inguruko informazio emateko Telegram kanal hau sortu nuen, gaian interesa baduzu, harpidetu! #BosgarrenOlatua #ESE #Koop
JARDUNALDIA: Lurraldeak eta kooperatibak. Katalunia eta Euskal Herriko esperientziak (2022/02/18, Arantzazun)
Lurraldeak eta kooperatibak: Katalunia eta Euskal Herriko esperientziak izeneko jardunaldian antolatuko dugu. Otsailaren 18an Arantzazun bilduko gara, Euskal Herrian eta Katalunian kooperatiben eta lurraldeen artean sortzen ari diren elkarrekintzetan arakatzeko. Elkarrekintza horiek, herri zein gizarte gisa aurrean ditugun erronkei erantzuteko funtsezkoak direla uste baitugu.
Besteak beste, Kataluniako Generalitateak mugimendu kooperatiboarekin elkarlanean abian jarritako politika publiko berritzaileak eta horien lurreratze zehatza ezagutzeko aukera izango dugu. Generalitateko Ekonomia Sozialeko Zuzendari Orokorra den Josep Vidalen eta Ateneu Cooperatiu ezberdinetako ordezkarien eskutik.
Katalunian azken urteetan martxan jarritako politika publiko berritzaileak ezagutuko ditugu, horien atzean dauden logikak geureganatu eta Euskal Herrian logika horien sustapenerako eredu propioez hausnartzeko tartea hartuko dugu. Jardunaldian zehar, Euskal Herrian autoeraketaren lanketan erreferentzi
Euskalgintza eta kooperatibismoa
Euskalgintzaren kooperatibizazio beharraz idatzi dut ARGIA aldizkarian, UEUren #UI49 Udako Ikastaroetan Kontseilua, GEZKI eta Olatukoopekin landutako ildoaren baitan. Zer eta nola inoiz baino garrantzitsuagoa izanen da:
«Datozen garai nahasi eta apokaliptikoetan, garrantzitsua izango da euskalgintzak egiten duen hautua: homologazioa ala eraldaketa; sumisioa ala burujabetza»
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2740/euskalgintzaren-olatu-kooperatiboarekin-jarraitu
#ESE #Koop #BosgarrenOlatua #HirugarrenOlatua #kooperatibismoa #Euskara #Euskalgintza
Zein iritzi duzue euskalgintzaren kooperatibizazio beharraz? Euskalgintza ekonomia sozial eraldatzailearen baitan garatu daiteke?