Skip Navigation
Posts
2
Comments
0
Joined
2 yr. ago
Ongi Etorri! Aurkeztu zeure burua! @lemmy.eus
basati @lemmy.eus

Kaixo!

Aupa!

@basati nauzue, informatikari lanetan (edo) dabilen erabiltzaile bizkaitarra.

Reddit-en hainbatetan aipatua izan arte enuen Lemmy ezagutzen. Ta hara! Instantzia bila hasi eta berehala Lemmy instantzia euskaldun eta tropikal honekin egin nuen topo!

Besarkada bat!

Lemmy.eus galdetu @lemmy.eus
basati @lemmy.eus

Saioa hastean harpidetutako komunitateen edukiak desagertzen dira

Aupa!

Kontua sortu berri dut Lemmy.eus-en. Saioa hastean harpidetutako komunitateak hutsik azaltzen zaizkit. Ikus dezaket komunitateak hainbat bidalketa dauzkatela komunitatearen laburpentxoan ("Informatikariak" komunitateak 93 bidalketa dauzakala ikus dezaket, esaterako), baina edukirik ez.

Saioa hasi gabe edukiak ondo ikusten dira.

Firefox-etik nabil nabigatzen Rocky Linux 9 GNU/Linux banaketa instalatuta duen PC batetik.

Lagun nazakezue, mesedez?

@erabiltzaile erabiltzaileak antzeko arazoaekin egin du topo: https://lemmy.eus/post/164864

Eskerrik asko!