Skip Navigation
InitialsDiceBearhttps://github.com/dicebear/dicebearhttps://creativecommons.org/publicdomain/zero/1.0/„Initials” (https://github.com/dicebear/dicebear) by „DiceBear”, licensed under „CC0 1.0” (https://creativecommons.org/publicdomain/zero/1.0/)AL
Posts
8
Comments
1
Joined
1 yr. ago
Plaza @lemmy.eus
Allartean @lemmy.eus

Zebraren Nazioarteko Eguna

JOAN DEN ASTEAN, urtarrilaren 31n (barkatu, ez; ilbeltzaren 31n esan nahi nuen), urtero lez, Zebraren Nazioarteko Eguna izan zen

(1) Zebrak, wikipediaren arabera, Afrikako ugaztunak dira, Equidae familiakoak. Euren larru txuri-beltzagatik dira ezagunak. Marra hauek ezberdinak dira espezieko kide bakoitzean. Animalia sozialak dira, talde handietan bizi daitezkenak edo haren txikietan. Zaldiak eta astoak ez bezala ez bezala, zebrak ez dira inoiz bezatuak izan.

(2) Zebra Anariren diska baten izenburua ere bada. Baita bertako abesti baten izenburua ere:

 undefined
         Lehen zuria marra beltzez
     Ta orain berriz beltza marra zuriz  
     Ta ezin dudanez ahaztu  
     Beharko dut nahastu  
     Nahastu, nahastu,  
     nahastu  


  

(3) Fermin Etxegoienek Anariren Zebra diskoa mintzagai izan zuen 2011ko ekainaren 19an Euskadi Irratian. Ferm

Plaza @lemmy.eus
Allartean @lemmy.eus

Asteburu bat Xiberoan, Gasteiztik mugitu gabe

Joan den ostiralean XIBEROA KANTUZ LORATURIK, TXORIEKIN HIZKETAN ikuskizunean izan nintzen. Jakin dudanez filme labur bat sortu dute ikuskizunaren inguruan. Gustura ikusiko nuke. Teaserra hemen.

Jakin banekien Mixel Etxekoparrekin gozatu egingo nuela. Banekien, halaber, Maddi Oihenarten ahotsak liluratuko ninduela, betiko moduan. Ihintz Iriat, Amaren Alabak taldeko kantaria izanda, banekien gustatuko zitzaidala.

Beñat eta Julen Achiary aita-semeak gutxixeago ezagutzen nituen. Izenak bai, baina askoz gehiago ez. Beñaten kantakera oso berezia da. Lagun batek zioen moduan, Camaronen antza du, baina euskaraz. Julenen ahotsa izugarria da. Beñat eta Julen Achiary spotify-n bilatu eta BASHOAN (II) diska agertu zitzaidan. Sarean kuxkuxean jakin dut Julenek HARATAGO taldean ere par

Plaza @lemmy.eus
Allartean @lemmy.eus

Hartzaren ehiza

Aste honetan Manuel Iradier elkartearen testu batzuk zuzentzea egokitu zait. Ezagutzen duzue Manuel Iradier? Aurten 75. urteurrena ospatzen dute. Elkarte ezaguna da Gasteizen: mendia, folklorea, mikologia, natura, espereologia... Euskal Herri osoan ere ezagunak dira, Hiru Haundiak proba antolatzen dutelako.

Pintore kalean dute egoitza. Akordatzen naiz garai batean irekia egon zela taberna moduan. Gogoan dut Mairuelegorretako kobazuloetako Euskal Jaiaren kartela han ikusi izana. Larruz jantzitako dantzari bat ageri zen bertan, aizto bat eskuan duela. Irudi ikonikoa iruditzen zait.

Zuzendu dudan testuan jaialdi eta dantza horri buruzko istorio polit bat kontatzen dute. Antza denez, Euskal Jaia antolatzeko ideia elkarteko espeleologoek aurkitutako hartz baten burezurrean oinarritu zen. Animaliaren hezurrak buztin-meta baten gainean jarr

Plaza @lemmy.eus
Allartean @lemmy.eus

Filmetako alegatuak

John Steinbeckek 1939an idatzi zuen "The grapes of wrath" eleberria: "Suminaren mahatsak". John Fordek filma zuzendu zuen 1940an. Tom Joad da istorioaren protagonista: kartzelatik atera berri, herrira itzuli eta han aurkitzen duen injustiziaren aurrean errebelatzea beste aukerarik ez duen mutil gaztea. Amaiera aldean film batean gehien (h)u(n)kitu nauen eszenetako bat ageri da: hauxe.

Bruce Springsteenek "The Ghost of Tom Joad" albuma argitaratu zuen 1995.urtean. Albumari izenburua eman dion abestian Tom Joad-en hitzak hartu ditu Brucek:

*"Ama, han egongo naiz beti: poliziak mutiko bat jipoitzen duen bakoitzean; jatekorik ez duelako haurrak negar egiten duen bakoitzean. Pertsonek bizitzeko leku batengatik, lan duin batengatik edo lagun batengatik borrokatzen dutenean, han egongo nai

Plaza @lemmy.eus
Allartean @lemmy.eus

#Kiroletik bagoaz : zertan da

HAMAR

Gaztelaniaz “estado del arte” esaten zaio. Gaztelaniazko Wikipediaren arabera, anglizismo bat da, state of the art espresiotik eratorritakoa. Gaztelaniaz ez litzateke horrela esan beharko: «puntero», «lo último» edo «[lo más] avanzado» esan beharko litzateke. Euskaraz ez dut antzeko espresiorik aurkitu. Agian… «gai zertan den», «egungo egoera» edo horrelako formularen bat proposatu beharko genuke…

Zertan da gaur egun euskararen sustapena kirol arloan?

HAMABI

Soziolinguistika Klusterrak «D ereduko kirola» izeneko proiektuak hiru geruzeko planteamendu bat proposatzen du; eragiteko hiru eremu, nolabait azaltzeagatik:

  1. geruza: KIROLA
  2. geruza: KLUBA
  3. geruza: TALDEA

Testu honetan ageri diren ideia asko proiektu horren memorian agertzen dira.

*HAMAIRU

Plaza @lemmy.eus
Allartean @lemmy.eus

Kapitalismoa, kolonialismoa eta patriarkatua: metafora bat

Yásnaya Elena Aguilar Gil (Ayutla Mixe, Oaxaca, 1981) hizkuntzalari mixe bat da, feminista, idazlea, itzultzailea, hizkuntza eskubideen aldeko aktibista eta ikertzailea. Duela hilabete batzuk Gasteizen egon zen, Oihanederren, bere azken liburua aurkezten: Ää, Manifiestos sobre la diversidad lingüística. Orduko kronika hemen irakur daiteke.

Klima aldaketaz ere jardun du sarritan eta dokumental-sorta ikaragarri ederra bat egin zuen Gael García Bernal aktorearekin batera: El Tema. La Corriente del Golfo izeneko produktorak ekoiztu zituen, eta Youtube-n ikus daitezke: El Tema

Ildo beretik, podcast berri bat aurkitu dut aste honetan, produktora berak sortutakoa: Humo (Kea). Yasnayak ere parte hartzen du be

Plaza @lemmy.eus
Allartean @lemmy.eus

#KiroletikBagoaz : Herrigintza

SEI

Europako Kirol Gutunak dioenaren arabera, jarduera fisiko bat –antolatua zein antolatu gabea-- kirola da, baldin eta helburu hauetako baten bat badu: a) egoera fisikoa eta psikikoa hobetzea edo eustea, b) gizarte-harremanak garatzea edo c) lehiaketan emaitza onak lortzea. Nire hitzetara ekarrita: jarduera fisikoa kirola da, baldin eta hiru helburu hauetako bat edo batzuk baditu: a) osasuna, b) sozializazioa (harremanak) eta c) lehia (eta gozamena).

ZAZPI

Nik neuk bi ezaugarri gehiago gehituko nituzke: (d) balio sinbolikoa (partaide izatearen harrotasuna) eta (e) balio hezitzailea. Entzun izan dut kirola bizitzaren eskola dela, bizitzan gertatzen den guztia kirolean ere gertatzen dela. Balio hezitzailea hortik datorkio. Afera horiek guztiak ingurune kontrolatu batean gertatzen direnez, kirolak aukera handiak ematen d

Plaza @lemmy.eus
Allartean @lemmy.eus

#KiroletikBagoaz : Kirola, euskara eta naziogintza

BAT

Euskal Herrian Euskaraz taldeak Euskaltzale Independentisten Topaketak antolatu zituen urrian. Patxi Gaztelumendik ekarpen mamitsua egin zuen bertan, euskara, kirola eta naziogintza hizpide hartua. Ondo egindakoak eta hutsuneak birpasatu zituen: Tourraren inguruan euskararen alde sortutako dinamika; Hamabi futbol kluba eta Union Tutera; Zegama-Aizkorri eta Gorbeia Suzien; Pilotagintza; baita arbitroek edota komunikabidek euskaraz diharduten kirolariei emandako egurra ere...

Gogoetatxo bat interesgarria egin zait.... Zenbat kirol-zinegotzi dago Euskal Herrian? Koordinatzen dira? Naziogintza eta herrigintza ikuspegirik al dute? Nor dira EHBildu edo EAJren kirol arduradunak? Inork ezagutzen al ditu? Handik ere euskararen ikuspegia sustatzen al dute?

Bada hor zer pentsatu.

BI

Barandiaran fundazioak argitaratzen duen Eusko Folklor